Archives de catégorie : Helduak

MARIA

Nadau

Argiaren zirrintan, azken orenean,
Maria gaurko Ama, Maria betikoa,
Mendi gorenekoa, Maria bidekoa,
Itsas zabalekoa, guziz begiralea.
Agur, agur! Oi! Maria, poz eta nigarretan,
Izan guretzat, Maria, maitasun den irria.

Maria hain eztia, graziaren ama,
Bihotz altxagarria, atsegabetuena,
Zerukoen izarra, samurtasun distira,
Behartsuen Maria, osoki emana.
Agur, agur! Oi! Maria, poz eta nigarretan,
Izan guretzat, Maria, maitasun den irria.

Zu kontsolatzailea, sendagile ona,
Jendeen laguntzailea, bakearen Maria,
Baia erran duena, biziaren Maria,
Amodiozko argia, Eguberrikoa!
Agur, agur! Oi! Maria, poz eta nigarretan
Izan guretzat, Maria, maitasun den irria.

Graxi Solorzanok itzulia

Onhar, Aita, Zerukoa, HE

Onhar, Aita, Zerukoa,
Jainko betierekoa,
Onhar guk egin eskaintza :
Ostia eta Kalitza.

3 –
Huna bihotzak, huna etxeak,
Huna huna gu garen guzia :
Egin dezagun zure Nahia !
Onhar, Aita, Zerukoa,
Jainko betierekoa,
Onhar guk egin eskaintza :
Ostia eta Kalitza.
1 –
Huna ogia, guziz garbia.
Otoi ! deneri eman grazia,
Eta hileri zure bizia.
Onhar, Aita, Zerukoa,
Jainko betierekoa,
Onhar guk egin eskaintza :
Ostia eta Kalitza.
2 –
Huna arnoa, zerurakoa :
Hel dakizula hunen gozoa !
Salba dadila mundu osoa !
Onhar, Aita, Zerukoa,
Jainko betierekoa,
Onhar guk egin eskaintza :
Ostia eta Kalitza.
EI Hazparne 21/03/21

Sinesten dut A64

EI: Hazparne 21/03/21

Jauna, bai sinesten dut!

(Sinesten dut, sinesten dut,
Jauna, Sinesten dut.)
1 –
Sinesten dut Jainko Aita botere guzia duena baitan,
zeruaren eta lurraren kreatzailean.
Jauna, bai sinesten dut!
2 –
Sinesten dut Jesu Kristo, haren Seme bakar gure Jauna baitan,
Maria Birjina ganik sortua, pairatu eta ehortzia izan dena,
hiletarik piztua, Aitaren eskuinean jarria.
Jauna, bai sinesten dut!
3 –
Sinesten dut Izpiritu Saindua baitan,
Eliza katoliko sainduan, sainduen partaliertasunean,
bekatuen barkamenduan, haragiaren piztean, betiereko bizian.
Jauna, bai sinesten dut!

Gure ganat otoi, zato, Jauna, HE (E)

Gure ganat otoi, zato, Jauna,
Gure bihotz iluna,
Berotzerat, sustatzerat berriz
Maitasunaren argiz.
1 –
Badakigu nola xumeekin usu bazinabiltzan
Emaguzu, umil ibil gaiten, gure urrats guzietan.
Gure ganat otoi, zato, Jauna,
Gure bihotz iluna,
Berotzerat, sustatzerat berriz
Maitasunaren argiz.
5 –
Badakigu, agertu duzula berri on ta ederra
Emaguzu haren arabera, erabiltzeko indarra.
Gure ganat otoi, zato, Jauna,
Gure bihotz iluna,
Berotzerat, sustatzerat berriz
Maitasunaren argiz.
2 –
Badakigu maite zinuela haur ttipien irria
Emaguzu heien idurirat fidantziaren grazia.
Gure ganat otoi, zato, Jauna,
Gure bihotz iluna,
Berotzerat, sustatzerat berriz
Maitasunaren argiz.
3 –
Badakigu nola pobre zinen zure bizi guzia
Emaguzu, behardunen alde bihotz zabal idekia.
Gure ganat otoi, zato, Jauna,
Gure bihotz iluna,
Berotzerat, sustatzerat berriz
Maitasunaren argiz.
4 –
Badakigu bihotzez garbiak nola dohatsu diren
Emaguzu garbi eta zuzen, zu bezala izan gaiten.
Gure ganat otoi, zato, Jauna,
Gure bihotz iluna,
Berotzerat, sustatzerat berriz
Maitasunaren argiz.

Hazparne EI 21/03/21

Elizaren Ama (E) HE

Elizaren Ama,
Erakuts zure haurrer
girixtino lana.
 
1 –
Zuk galdatuak emaiten ditu Jesusek :
Nola ez egin zuri dei gure bihotzek.
Elizaren Ama,
Erakuts zure haurrer
girixtino lana
2 –
Zutaz zioten : « Holako ama dohatsu «
Fede kartsuaz gure modela zira zu.
Elizaren Ama,
Erakuts zure haurrer
girixtino lana
3 –
Orroitzen gira burraso, lagun, etxekoz :
Heien geriza egon zaitela betikoz.
Elizaren Ama,
Erakuts zure haurrer
girixtino lana
4 –
Zonbaitek saila heldua dute burura :
Hil maiteak zuk gida ditzazu zerura.
Elizaren Ama,
Erakuts zure haurrer
girixtino lana

Sinesten dut Jauna (R.Idiart) HE

Ainhoak Roger Idiarti omenaldia 2019/09/01

 

Senperen Elizagaraien despeidan:

Sinesten dut Jauna, sinesten dut Jauna!
1 –
Jaungoiko bat bakarra, Aita guziz ahaltsu, zeru-lurren Egile.
Sinesten dut Jauna, sinesten dut Jauna!
2 –
Jaun bakar Jesu Kristo, Jainko gizon egina, hiletarik piztua.
Sinesten dut Jauna, sinesten dut Jauna!
3 –
Izpiritu Saindua, Jaun bizi emailea, gure sustatzailea.
Sinesten dut Jauna, sinesten dut Jauna!
4 –
Sinesten dut Eliza, Saindu Katolikoa, et’Apostoluena.
Sinesten dut Jauna, sinesten dut Jauna!
5 –
Sinesten dut naizela, hiletarik piztuko, Jaunarekin biziko.
Sinesten dut Jauna, sinesten dut Jauna!

Ainhoak Roger Idiarti omenaldia 2019/09/01

Sinesten dut HE (E)

Sinesten dut, sinesten dut!

Sinesten dut Jainko Aita botere guzia duena baitan,
zeruaren eta lurraren kreatzailean.
Sinesten dut, sinesten dut!

Sinesten dut Jesu Kristo Jainkoaren seme bakar,
guretzat gizon egina, hil eta piztu denaren baitan ;
Sinesten dut, sinesten dut!

Sinesten dut Izpiritu Sainduan Jaun eta bizi emaile
elizan eta gure baitan ari dena
Sinesten dut, sinesten dut!

Sinesten dut Eliza, bat, saindu, orotakoa
eta apostoluena
Sinesten dut, sinesten dut!

Igurikatzen dut hilen piztea eta datorren munduko bizia
Sinesten dut, sinesten dut!

Aingeru batek Mariari_Jarraikiz Aingeruari (HE) E

1-
Aingeru batek Mariari
Dio graziaz betea
Jaungoikoaren semeari
Emanen diozu sortzea.
Jarraikiz Arkanjeluari
Zerutik etorriari
Agur denek Ama onari
Beti Birjina denari
2 –
Jainkoaren nahi saindua
Ni-baitan dadin egina
Izan nadien amatua
Bainan geldituz Birjina.
Jarraikiz Arkanjeluari
Zerutik etorriari
Agur denek Ama onari
Beti Birjina denari
3 –
Orduan Berbo Dibinoa
Gorputz batez da beztitzen
Oi, ontasun egiazkoa :
Jauna gurekin egoiten.
Jarraikiz Arkanjeluari
Zerutik etorriari
Agur denek Ama onari
Beti Birjina denari
4 –
Otoitz zazu zure Semea
Gure Ama amultsua
Izan dezagun fagorea
Ardiesteko zerua.
Jarraikiz Arkanjeluari
Zerutik etorriari
Agur denek Ama onari
Beti Birjina denari

Gu garen eta guk daukaguna (HE)

Gu garen eta guk daukaguna,
Jaunak zuk dugu emana.
Zu zaitugula mendetan barna,
Bai ogi eta bai Jauna.

Ogiarekin gizonen lana
Har eta onar, zuk Jauna.
Etxetan, gutan den maitasuna
Har eta onar, zuk Jauna.

Gu garen eta guk daukaguna,
Jaunak zuk dugu emana.
Zu zaitugula mendetan barna,
Bai ogi eta bai Jauna.

Arnoarekin gizonen mina
Har eta onar, zuk Jauna.
Erien deia, dohakabena
Har eta onar, zuk Jauna.

Gu garen eta guk daukaguna,
Jaunak zuk dugu emana.
Zu zaitugula mendetan barna,
Bai ogi eta bai Jauna.