Archives de catégorie : Helduak

Artzain ona A33

 

1 –

Artzain ona mortuz mortu dabila,

Galdua den ardiaren bila..

Goazen deika, Jesus Jauna bezala :

Artalderat denak doatzila.

Jesus, eman bihotz eta sineste :

Salbatzaile gutan bizi zaite. (bis)

2 –

Zenbat gazte argi bila dabiltzan,

Ez jakinez nola nun zer izan…

Sar ditela gurekilan Elizan,

Jesu Kristok argiz bete ditzan.

Jesus, eman bihotz eta sineste :

Salbatzaile gutan bizi zaite.(bis)

3 –

Bekatuak zoin maiz ari dituen

Batasunak, familiak hausten…

Denak berriz batetara gaitezen,

Dugun ezar Jesu Kristo lehen.

Jesus, eman bihotz eta sineste :

Salbatzaile gutan bizi zaite. (bis)

4 –

Bazterretan zenbat herra den sortu :

Haurrideak etsai egin ditu :

Hastiatuz, ez elgarri egin tu ;

Elgar maitez, denek egin kantu.

Jesus, eman bihotz eta sineste :

Salbatzaile gutan bizi zaite. (bis)

Hitzak Iratzeder
Kantua: Lapurdi irratiak grabatua Camino apezaren ehorzketetan

Melodia soilik:

70. s. C. Zu zaitut, Jauna. (4. igandea)

Nere ahoak erranen du
Zutan dugula salbamendu.
Zu zaitut, Jauna, goza nahi,
Zu gaztedanik bihotz argi.
Sortzetik zaizkit zain egoki,
Beti zurea naiz osoki.

Nere ahoak erranen du
Zutan dugula salbamendu.
Ainitzeri naiz harrigarri,
Zu zaizkit-eta zain etorri.
Ezpainak ditut kantuz ari
Goiz-arrats zure ospeari.

Nere ahoak erranen du
Zutan dugula salbamendu.
Nik zuri kantu, Jaun zuzena,
Goiz-arrats kantu; zer laguna!
Gaztetik nauzu zuk argitzen,
Ni zutaz kantuz ar nadien.

Nere ahoak erranen du
Zutan dugula salbamendu.
Geroko jendek duten entzun
Zuk zenbat duzun zuzentasun.
Zuk zenbat gauza egin duzun,
Parerik, Jauna, zuk ote nun?

Nere ahoak erranen du
Zutan dugula salbamendu.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Tonu bat et’erdi beherago

 

18. C. Jainko legea

Jaunaren poza gure indarra betirako.
Jainko legea on ona da,
Bihotz gogoen pizgarria;
Jaunaren hitza ezin alda,
Jende lañoen zuhurtzia.

Jaunaren poza gure indarra betirako.
Haren manuak beti zuzen,
Bihotzarentzat bozkario.
Garbiki dute joanarazten
Soari argi baitzaizkio.

Jaunaren poza gure indarra betirako.
Jainko beldurra zoin garbia,
Menderen mende garbi doa.
Jaunak errana zoin egia,
Gezur izpirik gabekoa.

Jaunaren poza gure indarra betirako.
Nik erran hitzak onar-zkitzu,
Nere bihotzak derrautzuna.
Zuri ari naiz: zu zaitut zu
Nere harria, nere Jauna.

Jaunaren poza gure indarra betirako.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Tonu bat et ‘erdi beherago:

95. C. Kanta Jaunari herriz herri

Gorarik aipa herriz herri
Zoin den Jainkoa miragarri!
Kanta Jaunari herriz herri,
Kanta guziek kantu berri.
Kanta Jaunaren izenari,
Mundu guzia jauz kantari.

Gorarik aipa herriz herri
Zoin den Jainkoa miragarri!
Aipa noiz nahi munduari
Zoin den orotan salbagarri.
Hura goraipa herriz herri,
Eman lurrez lur haren berri.

Gorarik aipa herriz herri
Zoin den Jainkoa miragarri!
Ekar Jaunari, kantuz ekar,
Herri guziek ospe, indar.
Jaunak izena hain du azkar,
Zor goresmenak kantuz ekar.

Gorarik aipa herriz herri
Zoin den Jainkoa miragarri!
Mundu guzirat has oihuka:
Jainko da Jauna, ezin uka.
Harek mundua xutik dauka:
Herriak zuzen derabilzka.

Gorarik aipa herriz herri
Zoin den Jainkoa miragarri!

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

 

Tonu bat et’erdi beherago:

103.C. Dena dirdira


L.a. 140/5.0.34

Zure lekuko, Izpiritua eta ura,

ospez betea ziren Jauna !

Dena dirdira, edertasuna duzu jauntzi,

argi zabalaz inguratua zare bizi.

Oihal urdinez duzu gain hartan zuk egoitza,

lanoez gora baizik zurekin ezin goza.

Zure lekuko, Izpiritua eta ura,

ospez betea ziren Jauna !

 

Zuk hedoi beltzak zaldi karroa, karro gaitza,

haize-hegalen gainen gainean bazabiltza.

haize zaluez duzu zabaltzen zure hitza,

suaren garraz badakizu noiz nola mintza.

Zure lekuko, Izpiritua eta ura,

ospez betea ziren Jauna !

 

Zoin diren nasai zure egintzak, Jainko Jauna,

zuk egin hoitaz lurra betea dago dena.

Huna itsaso, den izaiterik zabalena,

handi bai ttipi baitabil nasai hor arraina.

Zure lekuko, Izpiritua eta ura,

ospez betea ziren Jauna !

 

Guziak oro mundu guzitik daude zuri :

Eman dezazun behar orduan zuk janari.

Guziak dire zuk eman horren biltzen ari,

zabaltzen duzun eskutik denek indar berri.

Zure lekuko, Izpiritua eta ura,

ospez betea ziren Jauna !

 

Begitartea zuk gordetzean denen lotsa!

Zuk hatsa kenduz heien gorputza zer errautsa !

Berpizten dira zuk igortzean zure hatsa,

eta betbetan berritua da mundu hitsa.

Zure lekuko, Izpiritua eta ura,

ospez betea ziren Jauna !

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

 

Tonu bat et ‘erdi beherago:

Denek dezagun kanta

Jean Larrieu, Xalbat Berterretche, Mikel Erramouspe.

Denek dezagun kanta Jaunaren izena

zeru lur zabaletan haren Jauntasuna

Herri alde orotan esku zartarakan

batetaraturik har gaitezen kantan

1 –

Aintza etxe xokoetan

Aintza herri guzietan

Aintza mundu zabalean

Aintza bihotzetik Aintza.

Denek dezagun kanta Jaunaren izena

zeru lur zabaletan haren Jauntasuna

Herri alde orotan esku zartarakan

batetaraturik har gaitezen kantan.

2 –

Bildu haurridetasunez

Bildu bataio agintzez

Bildu herri bat eginez

Bildu gogo batez bildu.

Denek dezagun kanta Jaunaren izena

zeru lur zabaletan haren Jauntasuna

Herri alde orotan esku zartarakan

batetaraturik har gaitezen kantan.

3 –

Zuri gure atseginak

Zuri gure bihotz minak

Zuri lur huntako lanak

Fedez zuretzat emanak.

Denek dezagun kanta Jaunaren izena

zeru lur zabaletan haren Jauntasuna

Herri alde orotan esku zartarakan

batetaraturik har gaitezen kantan.

J. Irigoyen 1986

Melodia soilik:

127 C. Dohatsu bai zu

Zure etxean dugu, Jauna,
Egun guzian zoriona!

Dohatsu bai zu Jaunaren beldur bazaudena,
Haren bidetan zabiltzana!
Zure eskuen lanetik duzu jan edana,
Eskutan duzu zoriona!

Zure etxean dugu, Jauna,
Egun guzian zoriona!

Zure andrea mahats-ondo bat bezain jori,
Etxe xokoa bozten ari.
Zure semeak oliba-ondo gotor batzu,
Mahainean so dagozkitzu.

Zure etxean dugu, Jauna,
Egun guzian zoriona!
Hara nolako zorionean dabilana
Jaunaren beldur den gizona.
Jainkoa lagun, bizi zareno izan urus,
Jerusaleme azkar ikus.

Zure etxean dugu, Jauna,
Egun guzian zoriona!

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Tonu bat beherago