Archives de catégorie : Non classé
Bazko mahain xuri
1/
Bazko mahain xuri apaila dezagun,
Jaunak berak gaitu gomitatzen egun.
Eskaintzak alaiki ekar dietzogun :
Batasunaren Ogi, pozaren Arnoa.
Batasunaren Ogi, pozaren Arnoa.
2/
Ene gorputz hau da zuen janaria,
Halaber odola zuen edaria,
Gizaki guzien maitez ixuria,
Hil eta piztuz dadin sor bizi berria.
Hil eta piztuz dadin sor bizi berria.
3/
Hiltzerako azken gau lazgarri hartan,
Egon zen Aitari luzaz otoitzean,
Erakutsi zaukun nola Kristau izan,
Azken hitza hau baita : maita, elgar maita!
Azken hitza hau baita : maita, elgar maita!
Zato Izpiritua_Veni sancte Spiritus (M)
T 100
T 150
T 180
1 –
Zaato, guure bihotzera
Eta guri zerutik
Igor zure argia.
Zaato Izpiritua !
2 –
Zaato beeharreen aita,
Zato dohain emaile
zato bihotz argia.
Zaato Izpiritua !
3 –
Miinen eeztitzaailea,
Arimen baitan zauden
Arintzaaile gozo.
Zaato Izpiritua
4 –
Laan aldiietaan pausu,
Kar aldietan bake,
Nigar minetan gozo.
Zaato Izpiritua !
5 –
Ooi argii dohaatsua,
Bete bihotz barnea
Fededun guzieri.
Zaato Izpiritua !
6-
Gaarbi loohitsuu dena,
Ihinzta idor dena,
Senda zaurturik dena.
Zaato Izpiritua !
7 –
Huunki googor daagona,
Susta hotzik dagona,
Xuxen makur doana.
Zaato Izpiritua !
8 –
Eeman feededuuneri,
Dena zuri baitaude,
zazpi dohain sainduak.
Zaato Izpiritua !
9 –
Eeman meereziimendu,
Eman salbamendua,
Eman zeruratzea.
Zaato Izpiritua !
Zato Izpiritua (Taizé)
Zato Izpiritua
Oi eman amodiozko garra!
Zato izpiritua,
Izpiritu saindua.
Zato Izpiritua K 01 – (Veni Sancte Spiritus)
1 – Zato, Izpiriitua
Eta guri zeeerutik
Igor zure aaargia.
2 – Zato beharreen aita,
Zato dohaineen emaile
zato bihotzeen argia.
3 – Minen eztitzaailea,
Arimeen baitaan zauden
Arintzaaile gooozoa.
4 – Lan aldietaan pausu,
Kar aldiietaan bake,
Nigar miinetaaan gozo.
5 – Oi argii dohaatsua,
Bete bihotz barnea
Feededun guziiieri.
6 – Zure laaguntzaa gabe
Ez da deus gizonean
De/us hobengabeee denik.
7 – Garbi loohitsuu dena,
Ihinztaa idoor dena,
Senda zaurturik dena.
8 – Hunki googor daagona,
Susta hootzik daagona,
Xuxen makur doana.
9 – Eman fededuneri,
Dena zuuri baitaude,
zazpi dohain sainduak.
10 – Eman merezimendu,
Eman hiiltze saindua,
Eman zeruratzea.
Aaameen ! Alleluuia !.
Xalbat Martinon apezari bere ilobek
Xalbat Martinon apezari bere ilobek kantatua ehorzketa egunean (2021/10/04). Bere apezgoaren 50 urtekari egin bertsuak dira.
50 URTEZ !!
(doinua : Lili bat ikusi dut)
Mende erdi bat hortxet zaitugula apez
Etxez-etxe oinez ta herriz-herri airez
Bazterretan hedatuz, maitasun ta fedez
Ele goxo asko ta irriño, nola ez !

Apal-apala mintzo, doi-doia ageri
Prediku luze gutti, bai obrak nasaiki
Xinaurria iduri, beti zerbait ari
Xume, pobre ta eri, denen zerbitzari
Jo harat ta jo hunat ottoren otoa
Izan dain “quatr’L”, “Visa, edo orai “C trois”
Bakotxak ukana du bai, behin kaskañoa
Apezek, zeruetan ardura gogoa !
Maule ta Brasileko langile Portuges,
Familia ta lagun, xuri edota beltz
Zure etxean beti, sartzen atseginez
Milesker Otto Xobur, oi, bihotz-bihotzez !
N.C.
2009/06/21
Protégé : Ebanjeliotik? Bai! Nork nola.
Trikitxaga kantu
Biblia formakuntza 2025
Biblia formakuntza 24-25:
Biblia formakuntza 23-24:
Aurten ere lan goxo eta sakona egiten ari zaigu Maite Iratzoqui Anderea. Hasiera lantzen segitzen dugu.
Biblia formakuntza 22-23
Hasiera lantzen du taldetxo batek Maite Iratzoqui Anderearen laguntzarekin.
———————————————————-
2020ean -Gure taldearen sustatzaile jarraikiena, Mattin Larzabal joan zitzaigun. Ikus:
————————————————————
-Mezarat noa:

Fedea ta Kulturak berritz argitaratu du 600 aletan.
Eskerrak Gabiri eta Mattini!
_____________________________________________
2018-2019 urtea:
Biblia formakuntza euskaraz berritz hasi da. Jean-Pierre Etcheverry jaun apezak proposatzen du fede formakuntza bat euskaraz: Bliako salmoek duten gaurkotasunaz jabetzeko, (8 aldiz 2 oren, 50€ orotara)
1 Gako batzuk salmoak irakurtzeko;
2 Jainko kreatzaile eta salbatzailea laudatu ;
3 Jainko hurbila laudatu ;
4 Asarre salmoak ;
5 Barkamendu galdatzeko salmoak ;
6 Erregeen denborako salmoak ;
7 Jerusalemera igaitean kantatzen ziren salmoak ;
8 Jainkoaren egarria erakusten duten salmoak.
Hamar bat lagun ari dira plazer handiz formakuntzaren segitzen.
Milesker Jean-Pierre Etcheverry jaun apeza!
————————————
Diozesako webgunean:
Mementoan loturak ez dira martxan!!!
Webgunea berritzen ari dira!
- Euskaltzaindiak omendu ditu liturgiako itzultzaileak ♥
- Liturgia euskaraz: ♥
- Igandetako eta bestetako irakurgaiak: ♥
- Sainduak: ♥
- Artikuluak euskaraz: ♥
102. A. Eskerrak eman. 7.ig (bukatzekoa)

Jainkoak badu bihotz on eta urrikalmendu.
Eskerrak eman, nere arima, Jainkoari ;
Nere barneko guziek haren izenari.
Eskerrak eman, nere arima, Jainkoari,
Ez nehoiz ahantz zoin usu zaitzun urrikari.
Jainkoak badu bihotz on eta urrikalmendu.
Harek barkatzen, noiz baitzare zu makur ari,
Indar emaiten, ahul bazare, ala eri.
Libratzen zaitu, kasik baitzare hil erori,
Emaiten dautzu amodioa minen sari.
Jainkoak badu bihotz on eta urrikalmendu.
Ona da Jauna eta guzien urrikari,
Ez hasarrekor bainan bihotzen altxagarri.
Gaizkien arau ez zaiku Jauna nehoiz ari,
Ez eta ere hobenen arau lotzen guri.
Jainkoak badu bihotz on eta urrikalmendu.
Bi zeru aldek ezin neholaz jo elgarri:
Gure hobenak gutarik urrun hak ezarri.
Nola baitio aitak behatzen semeari,
Hala da Jauna, Jainkozaleen urrikari.
Jainkoak badu bihotz on eta urrikalmendu.
Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.