Zeru lurreko Jaun eta Jainko Zaudee zu, Kristo, betiiereko.
Egin, herriek, esku zarta
Jaunari denek airos kanta.
Errege gaitza Jauna baita,
Hartaz bertzerik Jaunik ezta.
Zeru lurreko Jaun eta Jainko Zaude zu, Kristo, betiereko.
Jainkoa doa zeruz zeru :
Jaunari denek adar-soinu.
Egin Jaunari soinu-kantu
Mundu zabala bere baitu.
Zeru lurreko Jaun eta Jainko Zaude zu, Kristo, betiereko.
Errege baita munduz mundu,
Hari guziek soinu-kantu.
Herriak oro bere ditu,
Zeruetan du alki saindu.
Zeru lurreko Jaun eta Jainko Zaude zu, Kristo, betiereko.
Musika lagun kantatzeko (Tonu bat et’erdi beherago)
Jainkoa, zure Izpiritua igor guri, Mundu guzia dadin berri.
Eskerrak eman, nere arima, Jainkoari :
Handi zare zu handi, Jainkoa, izigarri.
Zoin diren nasai zure egintzak, Jainko Jauna,
Zuk egin hoitaz lurra betea dago dena.
Jainkoa, zure Izpiritua igor guri, Mundu guzia dadin berri.
Begitartea Zuk gordetzean denen lotsa !
Zuk hatsa kenduz heien gorputza zer errautsa.
Berpizten dire zuk igortzean zure hatsa
Eta betbetan berrituko da mundu hitsa.
Jainkoa, zure Izpiritua igor guri, Mundu guzia dadin berri.
Jainko Jaunari betiereko laudorio,
Moldatu hoitan duela beti bozkario.
Nik diotana izan bekio laketgarri :
Jainkoa baitan duket nik beti boz-iturri.
Jainkoa, zure Izpiritua igor guri, Mundu guzia dadin berri.
Bai sekulako, zutan, Jauna, dut gozatuko zoriona.
Jauna dut argi, Jauna geriza, ni nork izi?
Jauna dut lagun, nork behar nau ni dardarazi?
Hau dut Jaunari bakar bakarra, hau galdea:
Haren etxean bizi naizeno egoitea.
Haren gozoen gozoaz nadin beti goza
Begiz ikusiz Jainkoarena den egoitza.