Tous les articles par admin1653

62. salmoa. 32. igandea.

Partitura

 

Norberak kantatzeko (Tonu bat et ‘erdi beherago)

Egarriz noa, deika noa,
Noiz ikus ote, noiz Jainkoa.
Nere Jainkoa, goizetik noa zure bila:
Zutaz egarri banabila.
Lur agortua uriz egarri den bezala,
Ni zure minak nerabila.

Egarriz noa, deika noa,
Noiz ikus ote, noiz Jainkoa.
Zauden etxean zu, Jauna, ikus zaitzadala,
Indarrez, ospez hoin zabala.
Bizia baino zure grazia gozoago;
Zuri gogotik kantuz nago.

Egarriz noa, deika noa,
Noiz ikus ote, noiz Jainkoa.
Jaun izenari nere bizian laudorio:
Eskuak luze nagokio.
Nere arimak Jauna du Jauna gozoz gozo:
Nere ezpainek bozkario.

Egarriz noa, deika noa,
Noiz ikus ote, noiz Jainkoa.
Ohe gainean, Jainkoa, zutaz orroitzean
Gauez gau nago zu gogoan;
Izan zare zu nere laguntza gal-bidean:
Gostuz nagozu hegalpean.

Egarriz noa, deika noa,
Noiz ikus ote, noiz Jainkoa.

Urteko 32. Igandea A 62. Salmoa
L.a. 118 / S.a. 17

05’_Dugun aipa

1 -Emazteek

Dugun aipa Gorputz hunen

misterio handia,

Eta Odol sainduaren

indar salbagarria,

Lurrekoak salba diten,

Jainkoak ixuria.

2 – Gizonek

Eman zaiku, sortu zaiku,

Ama hartuz Maria.

Mundu huntan hedatu du

bere hitzen hazia ;

Itzultzean utzi dauku

Sakramendu handia.

3 –

Azken gauan egin zuen,

anaiekin afari :

Jan moldean osoki zen

jarraiki Legeari ;

Gero bera eskaini zen

Hamabien janari.

4 –

Jainko hitzak hitz batez du

Gorputz egin ogia,

Arno hutsa Odol saindu

du bilakarazia.

Dudetarik fedeak du

zaintzen bihotz garbia.

5 –

Sakramendu handi huni

ahuspez gauzkiola.

Gauza saindu guzieri

hau nagusi dadila.

Sinesteak argi beza

gure begi ahula.

6 –

Jainko Aita Semeeri

kantu-ta bozkario.

Heier agur, ospe, indar,

esker-ta amodio ;

Eta bien Gogoari

orobat laudorio.

Amen.

Pange lingua

02_Aipatuko dut.

Orriako beila 2019. Lapurdi Irratia

Gure Jainkoak egin guziak
Ikustekoak, miragarriak.

1 Emazteek:
Aipatuko dut Jainkoa bihotz bihotzetik
Gizon zuzenen biltzarretan.
2 Gizonek:
Jaunaren obrek ez dute nihun deus parerik :
Goza gaitezen  heien baitan.

3-4
Zoin eder eta zoin ikusgarri Haren lana !
Zuzena Jauna sekulakotz.
Mirakuiluen orroit-garri bat du emana :
Gure Jainkoa dena bihotz.

5-6
Jainkozaleri emaiten dauku jatekoa,
Gurekin bat da betiere.
Indar gaitzean zabaldu dauku maiz besoa
Bertzen herriak diten gure.

7-8
Haren egintzak bai osoki on eta zuzen ;
Harek errana betikotz da.
Menderen mende osoki berdin du irauten,
Deusek ez nehork ezin alda.

9-10
Betikoa du gurekilako batasuna :
Saindu Saindua du izena.
Jainko beldurra zuhurtziaren hastapena :
Nundik ez aipa beti Jauna ?

11-12
Ospe aitari gizon egin den semeari
bai izpiritu Sainduari
Lehen bezala Heieri ospe orai ere
hala dadila betiere.

Gure Jainkoak egin guziak
Ikustekoak, miragarriak.

110.salmoa. Confitebor

 

Melodia soilik:

01_Nere Jaunari.

Orriako beila 2019 Radio Lapurdi:

Jainkoak dio Kristori erran :
Jaun eta Jainko, jar eskuinean.

1 Emazteek:
Nere jaunari Jaunak dio : “ Jar eskuinean,
Nik eman arte Zuri etsaiak zango pean ”.
2 Gizonek:
Jaunak eginen Zion-dik Zu Jaun mundu huntan :
Etsai ditutzun jenden erdian Zu Jaun izan.

3-4
Jaun zare sortzez piztu baitzare zeruetan :
Argitu-aintzin sortua zaitut Nere baitan ”.
Zin egina du Jainkoak eta behingoan :
“ Apez zare Zu Melkizedek-en araberan ”.

5-6
Bidean Jauna badabilkizu eskuinean,
Erregeak joz hasarrearen egunean.
Erresumetan emanen ditu hilak metan,
Buruak ditu xehakaturen bazterretan.

7-8
Edaten baitu bide ondoko ur-errekan :
Horra zergatik beti burua gora daukan.
Ospe aitari gizon egin den semeari
bai izpiritu Sainduari

Denek:
Lehen bezala Heieri ospe orai ere
hala dadila betiere.

Jainkoak dio Kristori erran :
Jaun eta Jainko, jar eskuinean.

109. salmoa Dixit Dominus

 

Melodia soilik:

130. salmoa

Partitura

Norberak kantatzeko (Tonu bat beherago)

Nere arima ezar, Jauna,
zure bakean, zure baitan.
Ez dut bihotza haundi nahi,
Ez behakoa beti goiti.
Ez naiz ibilki espantutan,
Ez goregiko urratsetan;

Nere arima ezar, Jauna,
zure bakean, zure baitan.
Arima daukat nik bakean,
Bakean eta ixilean.
Amak ttikia besoetan…
Berdin arima nere baitan
Egon, Izrael, Jainkoari,
Menderen mende kantuz ari.

Nere arima ezar, Jauna,
zure bakean, zure baitan.

L.a. 111 / S.a. 26

Bihotz eta gogoz bat.

partitura

Bihotz eta gogoz bat lehen fededunak,

Ogiaren hausteko biltzen ziren denak.

Bere mahainerat gaur deitzen gaitu Jaunak,

Piztu gaitzan Ogiak eta Berri Onak.

Elgarrekin bizirat igan araz gaitzan,

Kristo baitan denak bat, gauden kantuz mezan.

Edo

Kristok nahi bezenbat, gaiten barnez berri,

Egin gaitzan berak bat, denen altxagarri.

Kristoz mintzo zabiltzan indar handirekin,

Haren baitan gizonak nahiz anai egin.

Fede beraz beterik goazen orai berdin,

Jainko semen bakea zabalduz joan dadin.

Elgarrekin bizirat igan araz gaitzan,

Kristo baitan denak bat, gauden kantuz mezan.

Edo

Kristok nahi bezenbat, gaiten barnez berri,

Egin gaitzan berak bat, denen altxagarri.

Ontasunak bakotxak elgarrenak zauzkan :

Heien artean ez zen nihor beharrean.

Gure bidez laguntza Kristok eman dezan,

Barneraino bedi sar gure bihotzetan.

Elgarrekin bizirat igan araz gaitzan,

Kristo baitan denak bat, gauden kantuz mezan.

Edo

Kristok nahi bezenbat, gaiten barnez berri,

Egin gaitzan berak bat, denen altxagarri.

Sintesi bozez:

23. salmoa. Omiasaindu

 

Partitura

 

Norberak kantatzeko (Tonu bat et’erdi beherago)

Kantuz daudela zuri, Jauna,
Badabiltzanak zure bila.
Jainkoarenak mundua eta mundukoak,
Bai lurra eta lurrekoak.
Harek du lurra itsas gainean ezarria
Ibai artean hor jarria.

Kantuz daudela zuri, Jauna,
Badabiltzanak zure bila.
Nor iganen da Jainko Jaunaren mendiraino
Dagon tokian nor sartuko ?
Eskuak eta bihotza garbi dabilana,
Gezurretarat ez doana.

Kantuz daudela zuri, Jauna,
Badabiltzanak zure bila.
Eginen dio Jaun Zerukoak ongi hari ;
Emanen dio Jaunak sari.
Jainko Jaunaren begitartea noiz nun goza
Holakoak bai badabiltza.

Kantuz daudela zuri, Jauna,
Badabiltzanak zure bila.

Omiasaindu 23. Salmoa
L.a. 130 / S.a. 33

Fededunen otoitza Omiasainduz.

Galerianoaren doinuan

partitura

Gau beltzaren ondotik jiten da argia,

neguaren ondotik hor udaberria.

Atzo zenduak egun daizke bozkaria;

guk ere esperantzan dezagun paria.

Saindu hoiek mundutik lehen iraganak,

izendatu gabeak* badira andanak.

Ausnar ditzagun ere Jesusen erranak:

Denentzat du bizia hitzemana Jaunak.

Biziaren seinale ditugu loreak,

hilarrietan gaindi zoin paregabeak!

Zer maitasun miraila hoien koloreak,

gurekin poztu diten zeruko taldeak.         

Jendeak zoriontsu nahi luke izan,

ta zenbat nigar diren ixurtzen bizitzan!

Jaun ona, Zuri gaude kristau xume gisan:

Hartu gaitzazu zure maitasun gerizan!

                       Fermin Mihurak 2009an

*Jatorrizkoa: ta izenda gabeak

 

17. A. Maite zaitut nik! 30. igandea

Personnes, Vieux, L'Homme, Femme, Couple, L'Amour, Rire
Maite zaitut nik: zu baitan, Jauna, dut indarra!
Maite zaitut nik: zu baitan, Jauna, dut indarra,
Zuri esker dut beti garaitzen gaitz-oldarra.
Zu zaitut, Jauna, itsas-harroka, ihes-lurra,
Nere geriza deusek ezin har, ezin urra.

Maite zaitut nik: zu baitan, Jauna, dut indarra!
Hura dut lagun, aterbe, murru, izkin-harri
Eta etsaien kontrako indar izigarri.
Deika nago ni on baino hobe den Jaun horri,
Eta jausten zait etsaietarik salbagarri.

Maite zaitut nik: zu baitan, Jauna, dut indarra!
Eman daut harek osasun eta bozkario
Salbatu nau ni, baitu neretzat amodio.
Gora Jainkoa! Eskerrak zuri, oi, Harroka!
Salbatu bainau, hari guziak bil goreska!

Maite zaitut nik: zu baitan, Jauna, dut indarra!
Erregeari diozu beti, dei orduko,
Indar emaiten etsai guzien garaitzeko.
Zure Kristori ona bai ona baizitzaio,
Dabidi eta haren semeri sekulako.

Maite zaitut nik: zu baitan, Jauna, dut indarra!

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Partitura

Airea : Gabriel Lerchundi O.S.B.
Tout droit propriété de l’abbaye de Belloc

Norberak kantatzeko (Tonu bat et’erdi beherago):

95. salmoa

Partitura

 

Norberak kantatzeko (Tonu bat et’erdi beherago)

Ekar Jaunari, kantuz ekar,
herri guziek, ospe indar!
Kanta Jaunari kantu berri,
Kanta guziek herriz herri!
Hura goraipa herriz herri,
Eman lurrez lur haren berri!

Ekar Jaunari, kantuz ekar,
herri guziek, ospe indar!
Handi dugu bai handi Jauna:
Hari zor zaio goresmena.
Jauna ditaken handiena,
Zerua Jaunak du egina.

Ekar Jaunari, kantuz ekar,
herri guziek, ospe indar!
Ekar Jaunari, kantuz ekar,
Herri guziek ospe, indar.
Jaunak izena hain du azkar,
Zor goresmenak kantuz ekar.

Ekar Jaunari, kantuz ekar,
herri guziek, ospe indar!
Sar haren baitan ahuspeka.
Mundu guzia has oihuka:
Jainko da Jauna, ezin uka.
Herriak zuzen derabilzka.

Ekar Jaunari, kantuz ekar,
herri guziek, ospe indar!

95. Salmoa
L-A.112 / S-A. 28
Urteko 29. Igandea A