Tous les articles par admin1653

97. A. Kanta Jaunari. Eguberri

Lur guziak du ikusia
Salbamenduko iguzkia.
Kanta Jaunari kantu berri,
Harek eginak oro baitire miragarri.
Salbatzaile da jeiki Jauna :
Ikusi dute zoin ona dugun, zoin zuzena.

Lur guziak du ikusia
Salbamenduko iguzkia.
Izraelentzat zer laguna !
Erakutsi du bere betiko bihotz ona.
Lur guziak du ikusia
Gure Jaunaren salbamenduko iguzkia.

Lur guziak du ikusia
Salbamenduko iguzkia.
Kanta Jaunari lur guzia :
Pitz eta kanta, bai bozkaria, bai loria.
Egin Jaunari soinu, kantu :
Jo xirribika, jo salmo-ttunttun eta xistu.

Lur guziak du ikusia
Salbamenduko iguzkia.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Tonu bat beherago:

95. A. Kanta Jaunari. Eguberri gaua

Salbatzaile bat zaiku sortu :
Hura da Kristo, jaunen Jauna !
Kanta Jaunari kantu berri,
Kanta guziek herriz-herri.
Kanta Jaunaren izenari,
Mundu guzia jauz kantari.

Salbatzaile bat zaiku sortu :
Hura da Kristo, jaunen Jauna !
Aipa noiz nahi munduari
Zoin den orotan salbagarri.
Hura goraipa herriz herri,
Eman lurrez lur Haren berri.

Salbatzaile bat zaiku sortu :
Hura da Kristo, jaunen Jauna !
Zeru lurrak, pitz, egin kantu,
Itsas uhainek orro-soinu.
Zelaiek, eman bozik fruitu.
Oihan zuhaitzek, egin oihu.

Salbatzaile bat zaiku sortu :
Hura da Kristo, jaunen Jauna !
Bai egin oihu, soinu, kantu :
Heldu baitzaiku Jauna, heldu.
Dena behar du Hak zuzendu,
Dena zuzendu munduz mundu.

Salbatzaile bat zaiku sortu :
Hura da Kristo, jaunen Jauna !

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Tonu bat et’erdi beherago:

Eguberri kantak karaokean.

Kantu zerrenda 

Bihotzean klika.

Ai hau gauaren zoragarria (Haurrek. Karaokerik ez!)  

Hau da gauaren zoragarria (Tapia ta Leturia):

Belengo portalian:

Birjina maite:

Din dan don:

Gabonak gabon:

Gau erdian;

Gau erdian soinua (Errege magoak):

Hator hator (Gontzal Mendibil):

Hator hator:

Hator hator (Pirritx eta Porrotx)

Haurtxo maite:

Horra Mari Domingi (Klazikoa)

Ijitoen astoa:

Kanta alleluia: ♥  

Mari Domingi

Mendi aldetik datoz:

Oi Betleem:

Pozkarioz kanta zagun (Alaitz eta Maider):

Zatozte Zatozte:

Eskerrak Gabi de la Maza-ri

 

 

 

 

 

 

Oi Bethleem:

 

Oi Bethleem

Kantu zerrendaren hastapena

 

 

 

 

Zatozte :

 

Zatozte :

Kantu zerrendaren hastapena

 

 

 

 

Bozkarioz kanta zagun:

 

Bozkarioz kanta zagun:

Kantu zerrendaren hastapena

 

 

 

 

Mendi aldetik datoz:

 

Mendi aldetik datoz:

Kantu zerrendaren hastapena

 

 

 

 

Kanta Alleluia:

 

Kanta Alleluia:

Kantu zerrendaren hastapena

 

 

 

 

Ijitoen astoa:

 

Ijitoen astoa:

Kantu zerrendaren hastapena

 

 

 

 

Horra Mari Domingi:

 

Horra Mari Domingi:

Kantu zerrendaren hastapena

 

 

 

 

Haurtxo maite:

 

Haurtxo maite:

Kantu zerrendaren hastapena

 

 

 

 

Hator hator (Pirritx eta Porrotx):

 

Hator hator (Pirritx eta Porrotx):

Kantu zerrendaren hastapena

 

 

 

 

Hator hator:

 

Hator hator:

Kantu zerrendaren hastapena

 

 

 

 

Hator hator (G. Mendibil):

 

Hator hator (G. Mendibil):

Kantu zerrendaren hastapena

 

 

 

 

Gau erdian soinua:

 

Gau erdian soinua:

Kantu zerrendaren hastapena

 

 

 

 

Gau erdian:

 

Gau erdian:

Kantu zerrendaren hastapena

 

 

 

 

Gabonak gabon

 

Gabonak gabon

Kantu zerrendaren hastapena

 

 

 

 

 

Din dan don:

 

Din dan don:

Kantu zerrendaren hastapena

 

 

 

 

 

Hau da gauaren zoragarria:

 

Hau da gauaren zoragarria:

Kantu zerrendaren hastapena

 

 

 

 

Ai hau gauaren zoragarria:

 

Ai hau gauaren zoragarria:

Kantu zerrendaren hastapena

 

 

 

 

Belengo portalian:

 

Belengo portalian:

Kantu zerrendaren hastapena

 

 

 

 

Birjina Maite:

 

Birjina Maite:

Kantu zerrendaren hastapena

 

 

 

 

Kanta Alelluia

 

Birjina Maite:

Kantu zerrendaren hastapena

 

 

 

 

Mari Domingi:

 

Mari Domingi:

Jainkoaren Ama

« Eliz kantu Organoa lagun » liburuaren moduan:

Azkaingo moduan:
       1-Kantatua boz sintetikoan:

       2-Melodia soilik:


Jainkoaren Ama, Ama guziz ona,

Zaitzagun maita, beti, beti. ( bis )
1 –
Gure goresmenak onets itzazu
Gaitz guzietarik, beira gaitzazu :
Jesusek beti zu entzuten baitzaitu
Beti, beti.
2 –
Zoin garbi zaren errepikatzen,
Lur guzia nehoiz ez da baratzen.
Gu ganik eskerrak dituzu segurak,
Beti, beti.
3 –
Guk gure Amatzat, hartzen zaitugu,
Zu maitatuz bizi nahi baitugu.
Azken hatseraino, kantatuko dugu,
Beti, beti.
 
4 –
Hemengo hersturak ikusten tutzu,
Guzien beharrak badakizkitzu.
Beraz zure haurrak hemen beira zkitzu,
Beti, beti.
5 –
Beti berdin ahul gaizki gabiltza,
Hoin maiz erdiratuz zure bihotza…
Gutaz izan zazu, oi urrikalmendu,
Beti, beti.
Eliz kantu Organoa lagun liburuaren moduan:

Azkaingo moduan:

Agur Jesusen Ama

 Jaunari 2017 Donibane Lohizunen.

 

Doinua Felipe Gorriti.

Agur Jesusen Ama, Birjina Maria,
Agur, itsaso izar distiratzailea !
Agur denen iguzki boz argiz betea,
Agur, bekatorosen leihor pizgarria. (bis)

Agur gizonen Ama eta Erregina !
Agur gozo amultsu, hoberik ezina !
Zu ganik urruntzea gauza da samina.
Agur bihotz barneko nere atsegina ! (bis)

Agur gure boz eta atsegin guzia !
Atsegabe ordutan gozagai eztia !
Agur, Birjina eder hain zoragarria !
Har zazu bihotza ta orizu bizia. (bis)

Herrikoa

Melodia tonu bat beherago. (Virtual Singer boza sintetikoa)

121. A. Piztu naiz, piztu. Abendu 1

Piztu naiz, piztu, baitut entzun:
Goazen Jaunaren etxeraino.
Piztu naiz, piztu, baitut entzun:
Goazen Jaunaren etxeraino.
Hara non orai bagaitutzun,
Jerusaleme, atetan so.

Piztu naiz, piztu, baitut entzun:
Goazen Jaunaren etxeraino.
Jerusaleme, hiri gaitza.
Denen biltzaile den bihotza
Jaunaren haurrak, haurrak oro,
Horrat doatzi lerro lerro.

Piztu naiz, piztu, baitut entzun:
Goazen Jaunaren etxeraino.
Jaun izenari zor bezala,
Kantatu behar diotela.
Hor du zuzenak zuzen alki,
Dabiden semeak hor egoki.

Piztu naiz, piztu, baitut entzun:
Goazen Jaunaren etxeraino.
Jerusalemek, otoi, bake.
Zuri daudenak bozik beude.
Bake dadila zure baitan,
Egun gozoak jauretxetan.

Piztu naiz, piztu, baitut entzun:
Goazen Jaunaren etxeraino.
Anaien eta denen alde,
Otoizka diot: zuri bake!
Jainko Jaunaren etxeari,
Zerutik, otoi, on-iturri.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Tonu bat beherago:

 

97. C. Egin Jaunari . 33. igandea

Heldu da Jauna, ikus dezan
Herriak zuzen badabiltzan.
Egin Jaunari soinu kantu:
Jo xirribika, jo salmo ttunttun eta xistu,
Adar-soinu jo, zilar-soinu,
Pitz eta kanta, lurrak errege Jauna baitu.

Heldu da Jauna, ikus dezan
Herriak zuzen badabiltzan.
Itsas-uhainek hari kanta:
Lur guzia jauz: guzi guzien Jauna baita.
Ibaiek egin esku zarta:
Mendi-buruek, irrintzin eta zinka bota.

Heldu da Jauna, ikus dezan
Herriak zuzen badabiltzan.
Kanta Jaunari, heldu baita:
Bai, heldu baita, berak hartzeko lurraz arta.
Joanen du joanen lurra zuzen,
Herriak oro zuzenbidean joan ditezen.

Heldu da Jauna, ikus dezan
Herriak zuzen badabiltzan.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Tonu bat beherago:

Jainkoaren erreinua

Jainkoaren erreinua
noizko den ez galda!
Jainkoaren erreinua
gure artean da. (bis)

Atzokoak: atzo atzo!
biharkoak: bihar bihar!
Egun zauku Jauna mintzo,
Haren deia denek onar!

Jainkoaren erreinua
noizko den ez galda!
Jainkoaren erreinua
gure artean da.
(bis)

Urrungoak: urrun urrun!
Barnekoak: barna barna!
Elgar maita elgar lagun,
Gutartean dagon Jauna!

Jainkoaren erreinua
noizko den ez galda!
Jainkoaren erreinua
gure artean da.
(bis)

Lurrekoak: hurbil hurbil!
Zerukoak: gora gora!
Dohakabeen lagun ibil,
hetan baita Jauna beha!

Jainkoaren erreinua
noizko den ez galda!
Jainkoaren erreinua
gure artean da.
(bis)

Iratzeder

97. C. Kanta Jaunari kantu berri. 28

Herri guzien salbagarri
Hara gaur non den Jauna jeiki.
Kanta Jaunari kantu berri,
Harek eginak oro baitire miragarri.
Berez bere da nausi jarri,
Bere besoaz jaun agertu da munduari.

Herri guzien salbagarri
Hara gaur non den Jauna jeiki.
Salbatzaile da jeiki Jauna :
Ikusi dute zoin ona dugun, zoin zuzena
Izraelentzat zer laguna,
Erakutsi du bere betiko bihotz ona.

Herri guzien salbagarri
Hara gaur non den Jauna jeiki.
Lur guziak du ikusia
Gure Jaunaren salbamenduko iguzkia.
Kanta Jaunari lur guzia :
Pitz eta kanta, bai bozkaria, bai loria.

Herri guzien salbagarri
Hara gaur non den Jauna jeiki.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Tonu bat beherago:

94. C. Zatozte, kanta Jainkoari. 27. igandea.

Guziek egun bihotzez dugun Jauna entzun.
Zatozte, kanta Jainkoari,
Pizten gaituen Harrokari.
Joan gitzaiola soinuz ari,
Jaunari denak jauz kantari.
Zatozte, kanta Jainkoari,
Pizten gaituen Harrokari.

Guziek egun bihotzez dugun Jauna entzun.
Zatozte haren otoizteko,
Gauden ahuspez belauniko.
Jaunak eginak garelako,
Hura dugu bai denek Jainko.
Gu Jaunarena den jendea,
Eskuz dabilan artaldea.

Guziek egun bihotzez dugun Jauna entzun.
Egun agian, zuek egun,
Jainko Jaunaren deia entzun.
Ez bihotz gogor, otoi, izan,
Nola Meriban eta Mazan.
Aitek han gogor egin zuten,
Nik eginer hotz egon ziren.

Guziek egun bihotzez dugun Jauna entzun.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Airea : Gabriel Lerchundi O.S.B.
Tout droit propriété de l’abbaye de Belloc

 

Tonu bat et ‘erdi beherago: