Ogiarekin arnoa,
Opari aspaldikoa.
Hori eskaini eta Jesusek
Jasan du Galbarioa:
Zoin salbagarri guretzat
Izan den ondorioa,
Izan den ondorioa!
Jesusek zuen afaldu
Eta noraino apaldu !
Kondenatua izanik ere,
Gutaz baitzen urrikaldu,
Gurutzearen gainean
Besoak zauzkun zabaldu,
Besoak zauzkun zabaldu.
Hitzak : Roger Idiart. Airea : Uso xuria errazu