Ogi zerutik etorriak,
Egin gaitzala bat guziak.
1 –
Jainko semea gutan baita,
Jainkoa dugu denek Aita.
Gerla bideak utzi eta,
Dugun bihotzez elgar maita.(2)
Ogi zerutik etorriak,
Egin gaitzala bat guziak.
2 –
Jesusen bihotz hain zabala,
Gure barnean sar dadila.
Huna Jesusek derraukula:
«Oi elgar maita Nik bezala».(2)
Ogi zerutik etorriak,
Egin gaitzala bat guziak.
3 –
Mahain sainduko janariak,
Noiz nahi gare gu haziak.
Jainkoa bera den Ogiak,
Egiten gaitu bat guziak.(2)
Ogi zerutik etorriak,
Egin gaitzala bat guziak.
4 –
Bihotz guziaz dugun barka
Eta etsaiak bai… besarka.
Amodioan gaiten finka
Eta zerurat hel osteka.(2)
Ogi zerutik etorriak,
Egin gaitzala bat guziak.