Aingeru batek Mariari_Goiz arratsetan V4 12

Orriako beila 2017 Lapurdi irratia:

Aingeru batek Mariari

dio: « Graziaz betea,

Jaungoikoaren semeari

emanen diozu sortzea. »

Goiz arrats eta eguerditan,

Ama laudatzen zaitugu,

Aingeruaren hitzak berak

Errepikatzen ditugu

« Jainkoaren nahi saindua

ni baitan dadin egina

Izan nadien amatua

bainan geldituz Birjina. »

Goiz arrats eta eguerditan,

Ama laudatzen zaitugu,

Aingeruaren hitzak berak

Errepikatzen ditugu

Orduan Berbo Dibinoa

gorputz batez da beztitzen

Oi, ontasun egiazkoa :

Jauna gurekin egoiten.

Goiz arrats eta eguerditan,

Ama laudatzen zaitugu,

Aingeruaren hitzak berak

Errepikatzen ditugu

Otoitz zazu zure Semea

gure Ama amultsua

Izan dezagun fagorea

ardiesteko zerua.

Goiz arrats eta eguerditan,

Ama laudatzen zaitugu,

Aingeruaren hitzak berak

Errepikatzen ditugu.

Melodia FaM: