Grabaketa: Janvier Owona Tang.
Norberak kantatzeko
Azken gau hartan, zinuen,
Jesus, hartu ogia :
Erditik hauste/ak zu/en
itxuratzen hiltzea.
“Nehork ez daut eni kentzen,
zinion zuk, biziaz,
Neronek, baitut emaiten,
salba ditzan guziak.”
Bai, hau dut nik aitorturen,
zer egin duzun, Jauna :
Zu ordain jarriz egin den
betiko batasuna.
Afari egin ondoan,
eman zinen opari
Kurutze Golgotakoan
Aita Jaungoikoari,
Erranez : “Batasun huntan
Odola da lokarri.
Munduko lau hegaletan
egin hau orroitgarri.”
Bai, hau dut nik aitorturen,
zer egin duzun, Jauna :
Zu ordain jarriz egin den
betiko batasuna.
Geroztik Jaunaren herri
gabiltz haren manuko,
Anaier guk ogi hori
dugu eskuratuko.
Hil bazen, hau dugu berri :
piztua dela Kristo,
Mezak du Jauna ageri :
Gauden Haren lekuko.
Bai, hau dut nik aitorturen,
zer egin duzun, Jauna :
Zu ordain jarriz egin den
betiko batasuna.
Ereile molde/an da jin
Kreatzaile Jainkoa.
Berak du hazi onekin
utzi ere gaixtoa.
Aihena txarra delarik,
gure mahastikoa,
Bilduko du Jaunak hortik
uzta sekulakoa.
Bai, hau dut nik aitorturen,
zer egin duzun, Jauna :
Zu ordain jarriz egin den
betiko batasuna.
Jauna noiz etorriko den
gaude beti aiduru,
Hartuko ote gaituen
Berekin zeruz zeru.
Bere ogi, bai arnoen
hazia hark bota du.
Mahaina dut jastaturen,
Harekin buruz buru.
Bai, hau dut nik aitorturen,
zer egin duzun, Jauna :
Zu ordain jarriz egin den
betiko batasuna.
Emile Larre