Zure etxean dugu, Jauna, Egun guzian zoriona!
Dohatsu bai zu Jaunaren beldur bazaudena,
Haren bidetan zabiltzana!
Zure eskuen lanetik duzu jan edana,
Eskutan duzu zoriona!
Zure etxean dugu, Jauna, Egun guzian zoriona!
Zure andrea mahats-ondo bat bezain jori,
Etxe xokoa bozten ari.
Zure semeak oliba-ondo gotor batzu,
Mahainean so dagozkitzu.
Zure etxean dugu, Jauna, Egun guzian zoriona!
Hara nolako zorionean dabilana
Jaunaren beldur den gizona.
Jainkoa lagun, bizi zareno izan urus,
Jerusaleme azkar ikus.
Lur guziak du ikusia Salbamenduko iguzkia.
Kanta Jaunari kantu berri,
Harek eginak oro baitire miragarri.
Salbatzaile da jeiki Jauna :
Ikusi dute zoin ona dugun, zoin zuzena.
Lur guziak du ikusia Salbamenduko iguzkia.
Izraelentzat zer laguna !
Erakutsi du bere betiko bihotz ona.
Lur guziak du ikusia
Gure Jaunaren salbamenduko iguzkia.
Lur guziak du ikusia Salbamenduko iguzkia.
Kanta Jaunari lur guzia :
Pitz eta kanta, bai bozkaria, bai loria.
Egin Jaunari soinu, kantu :
Jo xirribika, jo salmo-ttunttun eta xistu.
Salbatzaile bat zaiku sortu : Hura da Kristo, jaunen Jauna !
Kanta Jaunari kantu berri,
Kanta guziek herriz-herri.
Kanta Jaunaren izenari,
Mundu guzia jauz kantari.
Salbatzaile bat zaiku sortu : Hura da Kristo, jaunen Jauna !
Aipa noiz nahi munduari
Zoin den orotan salbagarri.
Hura goraipa herriz herri,
Eman lurrez lur Haren berri.
Salbatzaile bat zaiku sortu : Hura da Kristo, jaunen Jauna !
Zeru lurrak, pitz, egin kantu,
Itsas uhainek orro-soinu.
Zelaiek, eman bozik fruitu.
Oihan zuhaitzek, egin oihu.
Salbatzaile bat zaiku sortu : Hura da Kristo, jaunen Jauna !
Bai egin oihu, soinu, kantu :
Heldu baitzaiku Jauna, heldu.
Dena behar du Hak zuzendu,
Dena zuzendu munduz mundu.
Salbatzaile bat zaiku sortu : Hura da Kristo, jaunen Jauna !