Archives de catégorie : Helduak

01_Nere Jaunari.

Orriako beila 2019 Radio Lapurdi:

Jainkoak dio Kristori erran :
Jaun eta Jainko, jar eskuinean.

1 Emazteek:
Nere jaunari Jaunak dio : “ Jar eskuinean,
Nik eman arte Zuri etsaiak zango pean ”.
2 Gizonek:
Jaunak eginen Zion-dik Zu Jaun mundu huntan :
Etsai ditutzun jenden erdian Zu Jaun izan.

3-4
Jaun zare sortzez piztu baitzare zeruetan :
Argitu-aintzin sortua zaitut Nere baitan ”.
Zin egina du Jainkoak eta behingoan :
“ Apez zare Zu Melkizedek-en araberan ”.

5-6
Bidean Jauna badabilkizu eskuinean,
Erregeak joz hasarrearen egunean.
Erresumetan emanen ditu hilak metan,
Buruak ditu xehakaturen bazterretan.

7-8
Edaten baitu bide ondoko ur-errekan :
Horra zergatik beti burua gora daukan.
Ospe aitari gizon egin den semeari
bai izpiritu Sainduari

Denek:
Lehen bezala Heieri ospe orai ere
hala dadila betiere.

Jainkoak dio Kristori erran :
Jaun eta Jainko, jar eskuinean.

109. salmoa Dixit Dominus

 

Melodia soilik:

130. salmoa

Partitura

Norberak kantatzeko (Tonu bat beherago)

Nere arima ezar, Jauna,
zure bakean, zure baitan.
Ez dut bihotza haundi nahi,
Ez behakoa beti goiti.
Ez naiz ibilki espantutan,
Ez goregiko urratsetan;

Nere arima ezar, Jauna,
zure bakean, zure baitan.
Arima daukat nik bakean,
Bakean eta ixilean.
Amak ttikia besoetan…
Berdin arima nere baitan
Egon, Izrael, Jainkoari,
Menderen mende kantuz ari.

Nere arima ezar, Jauna,
zure bakean, zure baitan.

L.a. 111 / S.a. 26

Bihotz eta gogoz bat.

partitura

Bihotz eta gogoz bat lehen fededunak,

Ogiaren hausteko biltzen ziren denak.

Bere mahainerat gaur deitzen gaitu Jaunak,

Piztu gaitzan Ogiak eta Berri Onak.

Elgarrekin bizirat igan araz gaitzan,

Kristo baitan denak bat, gauden kantuz mezan.

Edo

Kristok nahi bezenbat, gaiten barnez berri,

Egin gaitzan berak bat, denen altxagarri.

Kristoz mintzo zabiltzan indar handirekin,

Haren baitan gizonak nahiz anai egin.

Fede beraz beterik goazen orai berdin,

Jainko semen bakea zabalduz joan dadin.

Elgarrekin bizirat igan araz gaitzan,

Kristo baitan denak bat, gauden kantuz mezan.

Edo

Kristok nahi bezenbat, gaiten barnez berri,

Egin gaitzan berak bat, denen altxagarri.

Ontasunak bakotxak elgarrenak zauzkan :

Heien artean ez zen nihor beharrean.

Gure bidez laguntza Kristok eman dezan,

Barneraino bedi sar gure bihotzetan.

Elgarrekin bizirat igan araz gaitzan,

Kristo baitan denak bat, gauden kantuz mezan.

Edo

Kristok nahi bezenbat, gaiten barnez berri,

Egin gaitzan berak bat, denen altxagarri.

Sintesi bozez:

23. salmoa. Omiasaindu

 

Partitura

 

Norberak kantatzeko (Tonu bat et’erdi beherago)

Kantuz daudela zuri, Jauna,
Badabiltzanak zure bila.
Jainkoarenak mundua eta mundukoak,
Bai lurra eta lurrekoak.
Harek du lurra itsas gainean ezarria
Ibai artean hor jarria.

Kantuz daudela zuri, Jauna,
Badabiltzanak zure bila.
Nor iganen da Jainko Jaunaren mendiraino
Dagon tokian nor sartuko ?
Eskuak eta bihotza garbi dabilana,
Gezurretarat ez doana.

Kantuz daudela zuri, Jauna,
Badabiltzanak zure bila.
Eginen dio Jaun Zerukoak ongi hari ;
Emanen dio Jaunak sari.
Jainko Jaunaren begitartea noiz nun goza
Holakoak bai badabiltza.

Kantuz daudela zuri, Jauna,
Badabiltzanak zure bila.

Omiasaindu 23. Salmoa
L.a. 130 / S.a. 33

Fededunen otoitza Omiasainduz.

Galerianoaren doinuan

partitura

Gau beltzaren ondotik jiten da argia,

neguaren ondotik hor udaberria.

Atzo zenduak egun daizke bozkaria;

guk ere esperantzan dezagun paria.

Saindu hoiek mundutik lehen iraganak,

izendatu gabeak* badira andanak.

Ausnar ditzagun ere Jesusen erranak:

Denentzat du bizia hitzemana Jaunak.

Biziaren seinale ditugu loreak,

hilarrietan gaindi zoin paregabeak!

Zer maitasun miraila hoien koloreak,

gurekin poztu diten zeruko taldeak.         

Jendeak zoriontsu nahi luke izan,

ta zenbat nigar diren ixurtzen bizitzan!

Jaun ona, Zuri gaude kristau xume gisan:

Hartu gaitzazu zure maitasun gerizan!

                       Fermin Mihurak 2009an

*Jatorrizkoa: ta izenda gabeak

 

17. A. Maite zaitut nik! 30. igandea

Personnes, Vieux, L'Homme, Femme, Couple, L'Amour, Rire
Maite zaitut nik: zu baitan, Jauna, dut indarra!
Maite zaitut nik: zu baitan, Jauna, dut indarra,
Zuri esker dut beti garaitzen gaitz-oldarra.
Zu zaitut, Jauna, itsas-harroka, ihes-lurra,
Nere geriza deusek ezin har, ezin urra.

Maite zaitut nik: zu baitan, Jauna, dut indarra!
Hura dut lagun, aterbe, murru, izkin-harri
Eta etsaien kontrako indar izigarri.
Deika nago ni on baino hobe den Jaun horri,
Eta jausten zait etsaietarik salbagarri.

Maite zaitut nik: zu baitan, Jauna, dut indarra!
Eman daut harek osasun eta bozkario
Salbatu nau ni, baitu neretzat amodio.
Gora Jainkoa! Eskerrak zuri, oi, Harroka!
Salbatu bainau, hari guziak bil goreska!

Maite zaitut nik: zu baitan, Jauna, dut indarra!
Erregeari diozu beti, dei orduko,
Indar emaiten etsai guzien garaitzeko.
Zure Kristori ona bai ona baizitzaio,
Dabidi eta haren semeri sekulako.

Maite zaitut nik: zu baitan, Jauna, dut indarra!

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Partitura

Airea : Gabriel Lerchundi O.S.B.
Tout droit propriété de l’abbaye de Belloc

Norberak kantatzeko (Tonu bat et’erdi beherago):

95. salmoa

Partitura

 

Norberak kantatzeko (Tonu bat et’erdi beherago)

Ekar Jaunari, kantuz ekar,
herri guziek, ospe indar!
Kanta Jaunari kantu berri,
Kanta guziek herriz herri!
Hura goraipa herriz herri,
Eman lurrez lur haren berri!

Ekar Jaunari, kantuz ekar,
herri guziek, ospe indar!
Handi dugu bai handi Jauna:
Hari zor zaio goresmena.
Jauna ditaken handiena,
Zerua Jaunak du egina.

Ekar Jaunari, kantuz ekar,
herri guziek, ospe indar!
Ekar Jaunari, kantuz ekar,
Herri guziek ospe, indar.
Jaunak izena hain du azkar,
Zor goresmenak kantuz ekar.

Ekar Jaunari, kantuz ekar,
herri guziek, ospe indar!
Sar haren baitan ahuspeka.
Mundu guzia has oihuka:
Jainko da Jauna, ezin uka.
Herriak zuzen derabilzka.

Ekar Jaunari, kantuz ekar,
herri guziek, ospe indar!

95. Salmoa
L-A.112 / S-A. 28
Urteko 29. Igandea A

22. salmoa

partitura

 

Norberak kantatzeko (Tonu bat et ‘erdi beherago)

 

Jainko Jaunaren etxean nago, sekulako.
Jauna dut artzain: ez naiz egonen beharrean.
Zer gainetarat nerabilan!
Ur bazterreko pausa lekurat banerama,
Pitz dakitan, hor, pitz arima.

Jainko Jaunaren etxean nago, sekulako.
Haren ondotik bide zuzenez ni banoa:
Haren izena zoin gozoa!
Ilunbez ala gaitz erreketan joanik ere,
Nik ez beldurrik, hor baitzare.

Jainko Jaunaren etxean nago, sekulako.
Zure begia, zure makila hor direno,
Badut nik bake, badut gozo;
Zuhauk dautazu ezartzen neri mahain xuri,
Etsai guzien harrigarri.

Jainko Jaunaren etxean nago, sekulako.
Ixurtzen duzu nere bururat usain ezti,
Basoan badut gaindiz gaindi.
Nik zoriona eta grazia ditut lagun,
Nere bizian gau ta egun.
Banago eta Jaun zerukoa den etxean,
Epe luzerik luzenean.

Jainko Jaunaren etxean nago, sekulako.

79. A. Zuk Egiptotik mahastia. 27. ig.

Partitura

Norberak kantatzeko (Tonu bat beherago)

Zurea duzun mahastia,
Zure herria, otoi, salba!

Zuk Egiptotik mahastia
Jenderi hartu lurrean duzu ezarria,
Zuhauk diozu lurra lantu;
Erro azkarrak eginik, lurra bete baitu.

Zurea duzun mahastia,
Zure herria, otoi, salba!

Zeren gatik ken harresia?
Bidetik jendek larru dezaten mahastia?
Basurde beltzak xahu dezan,
Eta kanpoko bas-ihiziek errotik joan?

Zurea duzun mahastia,
Zure herria, otoi, salba!

Gu ganat itzul, Jaungoikoa:
Zerutik beha, gure zain heda zuk besoa.
Zain mahasti hau, zain zazu ba:
Zure eskuinak lantu mahatsa, otoi, salba!

Zurea duzun mahastia,
Zure herria, otoi, salba!

Zure gaituzu sekulako:
Pitz gaitzazu, pitz, guk zuri beti kantatzeko.
Egin, Jauna, gu nola lehen:
Erakuts guri begitartea, salba gaiten.

Zurea duzun mahastia,
Zure herria, otoi, salba!

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.
Airea : Gabriel Lerchundi O.S.B.
Tout droit propriété de l’abbaye de Belloc

 

24. A. Zure bideak erakuts. 26. igande

Partitura

Norberak kantatzeko (Tonu bat beherago)

Zer amodio duzun guretzat orroit, Jauna!
Zure bideak erakuts, Jauna, otoi, neri:
Emazu ere xendren berri.
Zure egia igor zadazu aitzindari,
Dena bainago beti zuri.

Zer amodio duzun guretzat orroit, Jauna!
Zer amodio duzun guretzat orroit, Jauna,
Zer sekulako bihotz ona.
Ez gogoan har nere gazteko bekatuak
Nere gaitz ezin ukatuak.
Neurri gabeko bihotz onean har nezazu,
Osoki ona baitzare zu.

Zer amodio duzun guretzat orroit, Jauna!
Ona da ona eta zuzena Jainko Jauna;
Harek xuxentzen makur dena.
Apalak ditu zuzen zuzenik joanarazten,
Beren bidean ibil diten.

Zer amodio duzun guretzat orroit, Jauna!