Gure geriza zaude zu, Jauna, mendez mende.
Hilkor gizonak sar diten berriz errautsean,
Zuk erran duzu: » Gizonak, berriz errauts izan. »
Mila bat urte zure begien aitzinean,
Atzoko egun ala gauaren idurian.
Gure geriza zaude zu, Jauna, mendez mende.
Hartzen dituzu eta hek amets baten pare,
Nola belarra hek sortu eta hil baitire.
Argi hastean handitzen eta dena lore,
Gauerakoan histen, ihartzen, ez deus ere.
Gure geriza zaude zu, Jauna, mendez mende.
Gure egunez erakuts guri zer diozun,
Gaiten gogotik zuhurtziarat hel, zu lagun.
Gu ganat itzul; noiz arte, Jauna, zaude urrun?
Zure direnez urrikaldurik, otoi, entzun!
Gure geriza zaude zu, Jauna, mendez mende.
Bihotz beteka goizetik ixur amodio,
Goiz-arrats dugun bai kantu eta bozkario.
Gure gainean bego Jaunaren bihotz ona:
Zuk lagun zazu gure eskuek egin lana.
Bai goretsia Jainko Jauna : Apalak ditu goraltxatu!
Gizon zuzenek Jainkoari so jauzi kantu :
Bozaren bozez Jaunari zaizko dantzan bildu.
Kanta Jaunari, hura baitoa zeruz zeru:
Pitz eta kanta, haren izena Jauna baita.
Bai goretsia Jainko Jauna : Apalak ditu goraltxatu!
Umezurtzekin begiratzen du alarguna:
Horra zer zaikun bere egoitzan ari Jauna.
Deika denari emaiten dio zoriona;
Suzko lurrean uzten, haatik, aiher dena.
Bai goretsia Jainko Jauna : Apalak ditu goraltxatu!
Ixuri duzu zure haurreri on-iturri,
Heien indarrak, indar galduak, diten berri.
Zure jendeak egoitza zuen hortxet jarri,
Zuk apaindurik hoin maite duzun zure hori.
Bai goretsia Jainko Jauna : Apalak ditu goraltxatu!
Zoazte guziak munduz mundu Berri onaren hedatzera.
Aipa zazue jende guziek Jainko Jauna,
Herri guziek erran goraki zoin den ona.
Guretzat duen amodioa betikoa,
Haren egia menderen mende nausi doa.
Zoazte guziak munduz mundu Berri onaren hedatzera.
Nor dauke, Jauna, zure baitan, Zu zauden mendi saindu hartan ?
Bihotza garbi dabilana,
Zuzen zuzena den gizona.
Egiari bai datxikona,
Bertzez gaizkirik ez diona.
Nor dauke, Jauna, zure baitan, Zu zauden mendi saindu hartan ?
Bertzen kaltetan ez doana,
Auzoen trufan ez dagona,
Tzarrentzat sorik ez duena,
Handi baitauka fededuna.
Nor dauke, Jauna, zure baitan, Zu zauden mendi saindu hartan ?
Hitz eman eta hitzekoa,
Diru xurgatzen ez baitoa.
Jauntzen ez dena, joz gaixoa,
Sekulako xut, holakoa
Nor dauke, Jauna, zure baitan, Zu zauden mendi saindu hartan ?
Zuk, Jainko Jauna, erran hitzak bai izpiritu eta bizi!
Jainko Legea on ona da,
bihotz gogoen pizgarria.
Jaunaren hitza ezin alda,
jende lañoen zuhurtzia.
Zuk, Jainko Jauna, erran hitzak bai izpiritu eta bizi!
Haren manuak beti zuzen,
bihotzarentzat bozkario.
Garbiki dute joanarazten,
soari argi baitzaizkio.
Zuk, Jainko Jauna, erran hitzak bai izpiritu eta bizi!
Jainko-beldurra zoin garbia,
menderen mende garbi doa.
Jaunak errana, zoin egia,
gezur-izpirik gabekoa.
Zuk, Jainko Jauna, erran hitzak bai izpiritu eta bizi!
Urrea ez da hain dirdira,
den garbiena balitz ere.
Eztiak eztu gozo hura:
Jaunaren hitzek nun zer pare?
Zuk, Jainko Jauna, erran hitzak bai izpiritu eta bizi!