Tous les articles par admin1653

46. B. Egin, herriek, esku zarta. Salbatore BUKATZEKOA

Zeru lurreko Jaun eta Jainko

Zaude zu, Kristo, betiereko.

Egin, herriek, esku zarta

Jaunari denek airos kanta.

Errege gaitza Jauna baita,

Hartaz bertzerik Jaunik ezta.

Zeru lurreko Jaun eta Jainko

Zaude zu, Kristo, betiereko.

 

Jainkoa doa zeruz zeru :

Jaunari denek adar-soinu.

Egin Jaunari soinu-kantu

Mundu zabala bere baitu.

Zeru lurreko Jaun eta Jainko

Zaude zu, Kristo, betiereko.

 

Errege baita munduz mundu,

Hari guziek soinu-kantu.

Herriak oro bere ditu,

Zeruetan du alki saindu.

Salbatore : Jaunaren igaitea 46. Salmoa
L.a. 75 / S.a. 33

97. B. Kanta Jaunari Bukatzekoa

Salbatzaile da jeiki Jauna,
Herri guziek dakitena.
Kanta Jaunari kantu berri,
Harek eginak oro baitira miragarri.
Berez bere da nausi jarri,
Bere besoaz jaun agertu da munduari.

Salbatzaile da jeiki Jauna,
Herri guziek dakitena.
Salbatzaile da jeiki Jauna :
Ikusi dute zein ona dugun, zein zuzena.
Izraelentzat zer laguna :
Erakutsi du bere betiko bihotz ona.

Salbatzaile da jeiki Jauna,
Herri guziek dakitena.
Lur guziak du ikusia
Gure Jaunaren salbamenduko iguzkia.
Kanta Jaunari lur guzia :
Pitz eta kanta, lurrak Errege Jauna baitu.

Salbatzaile da jeiki Jauna,
Herri guziek dakitena.
Bazkoko 6. Igandea B 97. Salmoa
L.a. 120 / S.a. 17

21 B Zu zaitut, Jauna. Bazko5

Rose Fleur, Rouge, Jardin, Nature, Été, Couleur, Plante

Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Zutaz dezagun kantu eman,
Jauna, fededun-biltzarrean.
Zu zaitut, Jauna, zu bihotz-kantu biltzarrean,
Jainkoa maite duten gizonen aintzinean.
Janen dute bai behartsu jendek ausarkian.
Jainkozaleek orduan kantu denek betan.

Zutaz dezagun kantu eman, Jauna,
fededun-biltzarrean.
Mundu huntako guziak dira orroituko,
Eta guziak Jainkoa ganat itzuliko.
Jauna da-eta, Jauna, zuzenez denen Jainko.
Herri guziak behar baititu bere peko.

Zutaz dezagun kantu eman, Jauna,
fededun-biltzarrean.
Nere arima, nere bizia Hari dena,
Nere ondoko jendea ere Jaunarena.
Erranen baitu gerokoeri nor den Jauna,
Sortuko diren jenderi:  » Hau du hau egina ».

Zutaz dezagun kantu eman, Jauna,
fededun-biltzarrean.
Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.
Tonu bat et’erdi beherago:

117. salmoa B. Jaunari kanta

Egilek utzi harri hori, egin du Jaunak ezkin-harri.

Jaunari kanta, ona baita,

Amodioa betiko baitu betikoa !

Jainkozaleek, gora kanta :

Amodioa betiko baitu betikoa !

Egilek utzi harri hori, egin du Jaunak ezkin-harri.

Zenbatez hobe Jauna baitan

Bere fidantza gizonen baitan eman baino.

Zenbatez hobe Jauna baitan

Bere fidantza jaun handietan eman baino.

Egilek utzi harri hori, egin du Jaunak ezkin-harri.

Egilek utzi harri hori

Bilakatu da denak datxizkan ezkin-harri.

Jainko Jaunak du hau egina

Gure begien, gure bihotzen miragarri.

Egilek utzi harri hori, egin du Jaunak ezkin-harri.

Zu zaitut Jainko, kantuz nago :

Zuri esker on, goresmen eta laudorio !

Jaunari kanta, ona baita :

Amodioa betikoa du, betikoa !

Egilek utzi harri hori, egin du Jaunak ezkin-harri.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.

Bazkoko 4. igandea

4. salmoa B. Deika nagozu

Ager zuk, Jauna, begitartea, zure argia, zure bakea.

Deika nagozu, Jauna, zu zaitut beti lagun :

Urrikal nitaz, nere oihua, otoi, entzun !

Ager zuk, Jauna, begitartea, zure argia, zure bakea.

Jendek diote:  » Nork emanen, nork zoriona ? »

Begitartean duzun argia ixur, Jauna !

Ager zuk, Jauna, begitartea, zure argia, zure bakea.

Etzan orduko bake osoan naiz lokartzen,

Zuhauk fidantzan bainauzu, Jauna, ni finkatzen

Ager zuk, Jauna, begitartea, zure argia, zure bakea.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.

Kreaturen kantika (San Frantses Asiskoa)

« Laudato si », Laudatua zu, hola hasten da Frantses Aita Sainduak ekologiaren alde idatzi duen gutun handia.

San Frantses Asiskoaren italierazko « Kreaturen kantika » famatuan oinarritzen da. Hona olerki horren itzulpen bat. 

 

Jaungoiko ahaltsu ona

Zuri laudorio, aintza, ospe (e)ta esker on oro.

Zuri bakarrik doazkizu

eta zure izenaren errateko gai den jenderik ez da.

Laudatua zu, Jauna, zure kreatura guzietan,

bereziki eguzki anaia jauna baitan,

haren egunez argitzen gaituzu,

eta ederra da, ospe handiz distiranta,

o Goikoa, zure miraila.

 

Laudatua zu, Jauna, arreba ilargiaz eta izarrez,

ortzean egin dituzu argi, prezios eta eder.

Laudatua zu, Jauna, haize anaiaz

et(a) aireaz, hodeiaz eta zohardiaz et(a) aro guziez,

haiez bizirik gauzkatzu kreatura guziak.

Laudatua zu, Jauna, arreba ur

balios, apal, prezios eta garbiaz.

Laudatua zu, Jauna, su anaiaz,

Gauan eguzkia bezala da

Eder, alai, ezin hoztu, pizkorra.

Laudatua zu, Jauna, arreba gure ama lurraz,

harek gaitu hazten eta indartzen

edozein fruitu emanez, lore margotsu eta belarrekin.

 

Laudatua zu, Jauna, zure maitez barkatzen dutenengan,

gaitz eta nahigabeak pairatuz.

zoriontsu bakean jasanen dituztenak,

korona zureganik ukanen dute, o Goikoa.

Laudorio zuri, Jauna, arreba herio gorputzekoaz,

hartarik ihesik ez du bizi denak.

 

 

 

 

 

Zorigaitz bekatu hilgarrian hilen denari,

zoriontsu zure nahi sainduan aurkituko dituenak,

ez baitira berriz hilen.

Jauna lauda eta benedika eta esker ezazue,

eta zerbitza zinez apalik.

J-L. Davant

117. B. Bazko

Hau da eguna Jaunarena :

Gaur piztu baita Jesus Jauna.

Jaunari kanta, ona baita :

 » Amodioa betiko baitu betikoa ».

Izraeldarrek, gora kanta :

 » Amodioa betikoa du betikoa « .

Hau da eguna Jaunarena :

Gaur piztu baita Jesus Jauna.

 

Jainko-eskua, esku gaitza :

Jainko-eskuak, esku azkarrak, zer laguntza !

Joan zait hiltzeko oren beltza :

Biziko naiz bai, Jaunak eginez nadin mintza.

Hau da eguna Jaunarena :

Gaur piztu baita Jesus Jauna.

 

Egilek utzi harri hori

Bilakatu da denak datxizkan ezkin-harri.

Jainko Jaunak du hau egina,

Gure begien gure bihotzen miragarri.

Hau da eguna Jaunarena :

Gaur piztu baita Jesus Jauna.

117. B. Jaunari kanta

Jaunari kanta, ona baita:

Amodioa betiko baitu betikoa!

 

Jaunari kanta, ona baita:

Amodioa betikoa du betikoa!

Jainkozaleek gora kanta

Amodioa betikoa du betikoa!

Jaunari kanta, ona baita:

Amodioa betiko baitu betikoa!

 

Egilek utzi harri hori

Bilakatu da denak datxizkan ezkin-harri.

Jainko Jaunak du hau egina

Gure begien, gure bihotzen miragarri.

Jaunari kanta, ona baita:

Amodioa betiko baitu betikoa!

 

Hau da eguna Jaunarena,

Pitz eta kanta: zer zoriona! zer eguna

!

Oi, Jauna, izan salbagarri!

Oi, Jauna, eman ontasun, indar eta sari!

Jaunari kanta, ona baita:

Amodioa betiko baitu betikoa!

 

Ongi-etorri! Agur zuri!

Jaun izenean heldu denari, on-iturri.

Jaunari kanta, ona baita:

Amodioa betikoa du betikoa.

Jaunari kanta, ona baita:

Amodioa betiko baitu betikoa!

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.

 

Tonu bat et’erdi beherago:

30. salmoa. B. Ortzirale saindu.

Zure eskutan nago dena,

Salbatzen nauzu, Jainko Jauna!

Neretzat izan beso zabal,

Jauna, betikotz ez nadin gal.

Zure eskutan nago dena,

Salbatzen nauzu, Jainko Jauna.

Zure eskutan nago dena,

Salbatzen nauzu, Jainko Jauna!

 

Etsai ditudan guzieri

Bilakatu naiz trufagarri.

Auzoko jendek nitaz irri,

Adixkideek ni lazgarri.

Zure eskutan nago dena,

Salbatzen nauzu, Jainko Jauna!

 

Ahantzia naiz hil iduri:

Puxka tzarretan naiz erori.

Bilduak zaizkit elgarrekin,

Ni nolaz garbi nahiz jakin.

Zure eskutan nago dena,

Salbatzen nauzu, Jainko Jauna!

 

Jaunari dena nagokio:

Jaunari diot: » Nik zu Jainko « .

Banaukazu-ta zuk eskuko:

Etsaietarik ken betiko.

Zure eskutan nago dena,

Salbatzen nauzu, Jainko Jauna!

 

Begitarte on egin, Jauna,

Zure zurea bainaiz dena.

Altxa burua, pitz kantari,

Bazaudeztenak Jainkoari..

Zure eskutan nago dena,

Salbatzen nauzu, Jainko Jauna!

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.

 

Tonu bat beherago:

115. salmoa. B. Zer dut Jaunari. Ortzegun saindu. Bukatzekoa

Zeru kalitza dut hartuko,

Jaun izenari kantuz ari.

 

Zer dut Jaunari bihurtuko

Hainbertze baitaut eman neri ?

Zeru kalitza dut hartuko

Jaun izenari kantuz ari.

Zeru kalitza dut hartuko,

Jaun izenari kantuz ari.

 

Jainkoarentzat gauza gaitza

Bere sainduen heriotza.

Zuri naiz, Jauna, dena Zuri,

Ez dut orai nik deus lokarri.

Zeru kalitza dut hartuko,

Jaun izenari kantuz ari.

 

Nik zor eskerrak sarri Zuri,

Jaun izenari kantuz ari.

Nik zer eskerrak Jainkoari!

Jaunaren haurrak bil kantari.

Zeru kalitza dut hartuko,

Jaun izenari kantuz ari.