Tous les articles par admin1653

144. B. Zuhauk eginek.

 

Jaunak eskua zabaltzean,

Badugu zer jan ausarkian.

Zuhauk eginek, Jauna, goraipa zaitzatela :

Zure gizonek eskerrak zuri, zor bezala.

Zuk erresuman duzun ospea diotela,

Aipa ere bai zure besoan den ahala.

Jaunak eskua zabaltzean,

Badugu zer jan ausarkian.

 

Guzi guzien begiak daude, Jauna, zuri,

Eta heieri behar orduan zuk janari.

Zure eskua duzu zabaltzen, zuk, Jainkoa,

Eta badute hasdun guziek nahikoa.

Jaunak eskua zabaltzean,

Badugu zer jan ausarkian.

Zuzen da Jauna, bere bidetan beti zuzen ;

Egin lanetan zoin dena bihotz den agertzen.

Hurbil da Jauna hari otoizka daudeneri,

Hari otoizka, bihotza zintzo eta garbi.

Jaunak eskua zabaltzean,

Badugu zer jan ausarkian.

Urteko 17. Igandea B 144. Salmoa

L.a. 109 / S-A. 21

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.

Editions EZKILA . Tous droits réservés.

 

Bat elgarrekin

Iguzkilore Aupa Jainkoa

1

Bakotxak egin lagun bi

Lagunak laster hamabi

Adixkide soka hori

Zeru bideko zurubi. (bis)

Lagun on baten lagunak

Adixkide dira denak

Maitasun kate batenak

Mundu guzian daudenak. (bis)

2

Jats ttipiakin jatsaldi,

auzo bakotxak ukaldi;

milaka egin baledi,

herri guzia bai garbi ! (bis)

Ur xirripa hain handia,

Errekarat ixuria,

Hauek egiten ibaia,

Denek itsaso handia. (bis)

3

Harri koxkorrak bilduta

Ezarriz denak lerroka

Lotzeko eman zimenta

Ai ! zer bideska laketa (bis)

Arto bihi, arto zaku,

Eiherazainak irindu,

Okinak ongi orratu,

Mundu guziak janen du. (bis)

4

Elgartasun ixtorio,

Bozkarioa dario!

Sekretua ez kario:

Aski denen amodio ! (bis)

Esku emanez elgarri,

Amodioa lokarri!

Denek berdin herriz herri,

bizi dadin Euskal herri (bis)

Hitzak: Mixel Lecuon

Doinua: Xalbat Berterretche

Harmonizazioa: Jo Maris

Partitura ikusi!

84. B. Huna zerutik.

Erakuts guri zure betiko bihotz ona :

Salbamendua igor, Jauna !

Huna zerutik Jaun zerukoa guri mintzo :

Bake dugula, bake dio.

Jainkozalentzat salbamendua zoin hurbil den,

Haren ospea gutaratzen.

Erakuts guri zure betiko bihotz ona :

Salbamendua igor, Jauna !

Amodioak eta Egiak, nola lehen,

Dute mundua bat eginen.

Egia zaio gure lurrari aterako,

Zuzentasuna zerutik so.

Erakuts guri zure betiko bihotz ona :

Salbamendua igor, Jauna !

Ongi nasaia Jainkoak berak emanen du :

Jaunari esker lurrak fruitu.

Hak aitzinean zuzentasuna izanen du :

Doan bidean salbamendu.

Erakuts guri zure betiko bihotz ona :

Salbamendua igor, Jauna !

Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.

Editions EZKILA . Tous droits réservés.

22.B. Jauna dut artzain

Jauna dut artzain, ez naiz egonen beharrean.

Jauna dut artzain: ez naiz egonen beharrean,

Zer gainetarat nerabilan.

Ur bazterreko pausa lekurat banerama,

Pitz dakitan, hor pitz arima.

Jauna dut artzain, ez naiz egonen beharrean.

Haren ondotik bide zuzenez ni banoa:

Haren izena zoin gozoa.

Ilunbez ala gaitz-erreketan joanik ere,

Nik ez beldurrik, hor baitzare.

Jauna dut artzain, ez naiz egonen beharrean.

Zure begia, zure makila hor direno,

Badut nik bake, badut gozo.

Zuhauk dautazu ezartzen neri mahain xuri,

Etsai guzien harrigarri.

Jauna dut artzain, ez naiz egonen beharrean.

Ixurtzen duzu nere bururat usain ezti,

Basoan badut gaindiz gaindi.

Nik zoriona eta grazia ditut lagun,

Nere bizian gau ta egun.

Banago-eta Jaun zerukoa den etxean,

Epe luzerik luzenean.

Jauna dut artzain, ez naiz egonen beharrean.

Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.

Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Maitasun

Pantxika eta Graxi Solorzano

Maitasun, maitasun,

Zinezko aberastasun,

Maitasun, maitasun,

egiazko ontasun.

1

Jenden hizkuntzez trebeki mintzaturik,

Jakintza nereturik,

Deusetako ez, beharrena eskas dut,

Maitasunik ez badut .

Maitasun, maitasun,

Zinezko aberastasun,

Maitasun, maitasun,

egiazko ontasun.

2

Behartsueri dutan ongietarik

Partekaturik nasai,

Deusetako ez, beharrena eskas dut,

Maitasunik ez badut .

Maitasun, maitasun,

Zinezko aberastasun,

Maitasun, maitasun,

egiazko ontasun.

 

3

Mendiak lekuz aldatzeko fedea

Nitan ukanik ere,

Deusetako ez, beharrena eskas dut,

Maitasunik ez badut.

Maitasun, maitasun,

Zinezko aberastasun,

Maitasun, maitasun,

egiazko ontasun.

122. B. Zerurat nago

Zerurat nago, dena begi :

Jauna guri so, eman argi !

Zerurat nago, dena begi,

Han baitzare zu, han egoki.

Mutil begiak berdin ari

Beren nausien eskueri.

Zerurat nago, dena begi :

Jauna guri so, eman argi !

Neskato soak berdin ari

Etxekanderen eskueri.

Gure begiak Jainkoari :

Noiz gaituzken noiz urrikari.

Zerurat nago, dena begi :

Jauna guri so, eman argi !

Urrikal, Jauna, otoi, guri :

Gutaz hain dire trufaz ari.

Jasan-gaitzegi zaiku hori :

Ez utz hantuen irringarri.

Zerurat nago, dena begi :

Jauna guri so, eman argi !

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Airea : Gabriel Lerchundi O.S.B.
Tout droit propriété de l’abbaye de Belloc

Denek bihotzez P12

1 –

Denek bihotzez eskerrak eman

Jaungoiko gure Aitari :

Sainduen lagun bere argian

gaituelako ezarri.

Hilen artetik lehen sortua,

Zuk, Jesu Kristo, argi mundua !

2 –

Ilunbetarik ereman gaitu

bere Kristoren argira :

Haren odolaz gaitu garbitu,

hoben guzitik atera.

Hilen artetik lehen sortua,

Zuk, Jesu Kristo, argi mundua !

3 –

Ageri ez den Jainko Aitaren iduri

eta berdina,

Hura bera da munduan diren

izaitetarik gorena.

Hilen artetik lehen sortua,

Zuk, Jesu Kristo, argi mundua !

4 –

Hartan guziak izan baitire

zeru-lurretan eginak,

Ikusten diren, bai eta ere

ezin ikusi direnak.

Hilen artetik lehen sortua,

Zuk, Jesu Kristo, argi mundua !

5 –

Bai Haren bidez, bai Hari buruz,

bizia denek daukate.

Aitak du sortu Seme hautatuz :

guziek hartan diraute.

Hilen artetik lehen sortua,

Zuk, Jesu Kristo, argi mundua !

6 –

Eliz-gorputzak Hura burua,

Elizak Hura du Jauna.

Hilen artetik lehen sortua,

guzietan da lehena.

Hilen artetik lehen sortua,

Zuk, Jesu Kristo, argi mundua !

                                      Iratzeder/Lertxundi

Editions Ezkila Tous droits réservés.

29. B. Zure aldera

Jaunari kantu : zerutik gaitu eskuz hartu.

Zure alderat, nere Jainkoa, nere Jauna,

Egin dut oihu, eta zuk eman osasuna.

Atera duzu nere arima ifernutik,

Zaindua nauzu hil-ziloraino lerratzetik.

Jaunari kantu : zerutik gaitu eskuz hartu.

Jainko Jaunari haren gizonak has kantari :

Eman gogotik eskerrak haren izenari.

Haren hasarrek apur bat baizik ez diraute ;

Bizi guzian gu maitez harek begitarte.

Jaunari kantu : zerutik gaitu eskuz hartu.

Gauerakoan soari nigar jauzten zaio,

Eta goizean zerurainoko bozkario.

Nuen dolua egin dautazu dantza jauzi,

Kapa kendurik betiko bozez nauzu jauntzi.

Jaunari kantu : zerutik gaitu eskuz hartu.

Zor dautzu, Jauna, nere arimak soinu kantu ;

Nahi zaitut zu beti ta beti goraipatu.

Jaunari kantu : zerutik gaitu eskuz hartu.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.

Airea : Gabriel Lerchundi O.S.B.

Editions EZKILA . Tous droits réservés.

 

 

 

 

102. B. Eskerrak eman (bukatzekoa)

Munduan kantu Jesu Kristori, aldean baitu Aitak ezarri !
Eskerrak eman, nere arima, Jainkoari ;
Nere barneko guziek haren izenari !
Eskerrak eman, nere arima, Jainkoari,
Ez nehoiz ahantz zoin usu zaitzun urrikari !

Munduan kantu Jesu Kristori, aldean baitu Aitak ezarri !
Zenbatez baita zerua nausi lur zolari,
Hala guretzat Jainko bihotza nausi ari.
Bi zeru aldek ezin neholaz jo elgarri,
Gure hobenak gutarik urrun hak ezarri.

Munduan kantu Jesu Kristori, aldean baitu Aitak ezarri !
Zeruetan du bere alkia Jaunak jarri,
Handik errege manatzen dio munduari.
Eskerrak eman diren guziek Jainkoari,
Eskerrak, mundu zabalekoek, Jainkoari !

Munduan kantu Jesu Kristori, aldean baitu Aitak ezarri !

 

Bazkoko 7. Igandea B

102. Salmoa
L.a. 80 / S.a. 37