Tous les articles par admin1653

Zuk bidean, Ama beti_00

Orriako beila 2019 Lapurdi irratiak grabatua

Zuk bidean, Ama beti dirdiraraz argia,

Sinesteaz doan goiti gaurko mundu berria.

 

Jainkoaren izar xuri, ilunbetan dirdir ari

Jainkoaren izar xuri, argi eman, Ama, guri.

Zuk bidean, Ama beti dirdiraraz argia,

Sinesteaz doan goiti gaurko mundu berria.

 

Fededunen Zaintzalea, zurekilan zer bakea

Fededunen Zaintzalea, hersturetan guri beha.

Zuk bidean, Ama beti dirdiraraz argia,

Sinesteaz doan goiti gaurko mundu berria.

 

Ezinduen Esperantza, eman fede, minak haiza.

Ezinduen Esperantza, gure alde, Ama, mintza

Zuk bidean, Ama beti dirdiraraz argia,

Sinesteaz doan goiti gaurko mundu berria.

 

 

89.s. C. Hilkor gizonak. 23. ig

Gure geriza zaude zu, Jauna, mendez mende.
Hilkor gizonak sar diten berriz errautsean,
Zuk erran duzu:  » Gizonak, berriz errauts izan. »
Mila bat urte zure begien aitzinean,
Atzoko egun ala gauaren idurian.

Gure geriza zaude zu, Jauna, mendez mende.
Hartzen dituzu eta hek amets baten pare,
Nola belarra hek sortu eta hil baitire.
Argi hastean handitzen eta dena lore,
Gauerakoan histen, ihartzen, ez deus ere.

Gure geriza zaude zu, Jauna, mendez mende.
Gure egunez erakuts guri zer diozun,
Gaiten gogotik zuhurtziarat hel, zu lagun.
Gu ganat itzul; noiz arte, Jauna, zaude urrun?
Zure direnez urrikaldurik, otoi, entzun!

Gure geriza zaude zu, Jauna, mendez mende.
Bihotz beteka goizetik ixur amodio,
Goiz-arrats dugun bai kantu eta bozkario.
Gure gainean bego Jaunaren bihotz ona:
Zuk lagun zazu gure eskuek egin lana.

Gure geriza zaude zu, Jauna, mendez mende.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

67. s. C. Gizon zuzenek. 22. ig.

R Idiarten omenez  Ainhoak

Bai goretsia Jainko Jauna :
Apalak ditu goraltxatu!
Gizon zuzenek Jainkoari so jauzi kantu :
Bozaren bozez Jaunari zaizko dantzan bildu.
Kanta Jaunari, hura baitoa zeruz zeru:
Pitz eta kanta, haren izena Jauna baita.

Bai goretsia Jainko Jauna :
Apalak ditu goraltxatu!
Umezurtzekin begiratzen du alarguna:
Horra zer zaikun bere egoitzan ari Jauna.
Deika denari emaiten dio zoriona;
Suzko lurrean uzten, haatik, aiher dena.

Bai goretsia Jainko Jauna :
Apalak ditu goraltxatu!
Ixuri duzu zure haurreri on-iturri,
Heien indarrak, indar galduak, diten berri.
Zure jendeak egoitza zuen hortxet jarri,
Zuk apaindurik hoin maite duzun zure hori.

Bai goretsia Jainko Jauna :
Apalak ditu goraltxatu!

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Tonu bat beherago:

116. s. C. Aipa zazue. 21. ig.

Zoazte guziak munduz mundu
Berri onaren hedatzera.
Aipa zazue jende guziek Jainko Jauna,
Herri guziek erran goraki zoin den ona.
Guretzat duen amodioa betikoa,
Haren egia menderen mende nausi doa.

Zoazte guziak munduz mundu
Berri onaren hedatzera.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Tonu bat et ‘erdi beherago:

Zu bizirik zaudeno

Doinua: Leonard Cohen.
Kantari: Miren Tristant.

Zu bizirik zaudeno,

hegalak zabal zkitzu!

Eder baita bizia, mirets azu!

Bizia ederra baita:

osoki goza ezazu

biziaren ederra, Alleluia!

 

Biziaren erronka

aire altxa egizu!

Biziaren legea onartu!

Biziaren dei ozena

zure baitan entzun zazu!

Biziaren deiari Alleluia!

 

Emankor da bizia:

bil zkiozu fruituak!

Bizia maitasunez har azu!

Bizia mixterio da:

zer darion entzun azu!

Bizia mixterio: Alleluia!

 

Ilun dagon bizia:

zuk argitu ezazu!

Biziaren doinua kantatu!

Biziko borroka huntan

sar zaite buru belarri!

Borrokan gogotik sar Alleluia!

 

Dudan dagon munduan

beti arriska zaite!

Biziaren onetan borroka!

Gogo bihotzak zabalik

atera zaite mundura!

Gogo bihotzak: Alleluia!

 

Hitzak Mikel Erramuzpe.

39. s. Beha nindagon 20. i. C

 

Entzun, Jainkoa, otoi, entzun!
Zatozkit, Jauna, laster lagun!

Beha nindagon, Jauna, beha:
Eta ukurtuz entzun daut entzun intziria.
Harek zilotik nau atera,
Lohi putzuen barnetik eman argitara.
Harri gainean nau ezarri,
Nere urratsak nausi dabiltzan guzieri.

Entzun, Jainkoa, otoi, entzun!
Zatozkit, Jauna, laster lagun!
Kantu berri daut ahoratu,
Jainko Jaunaren alderateko esker-kantu.
Ainitzek dute ikusiko,
Eta beldurrez Jaunaren baitan sinetsiko.

Entzun, Jainkoa, otoi, entzun!
Zatozkit, Jauna, laster lagun!
Dohakabe naiz, ezindua,
Bainan Jainkoak niganat luze du eskua.
Zu zaitut lagun, zu laguntza:
Zatozkit laster, ez otoi, Jauna, otoi, luza!

Entzun, Jainkoa, otoi, entzun!
Zatozkit, Jauna, laster lagun!

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Tonu bat beherago:

14. C. Bihotza garbi dabilana. (16. igandea)

Nor dauke, Jauna, zure baitan,
Zu zauden mendi saindu hartan ?
Bihotza garbi dabilana,
Zuzen zuzena den gizona.
Egiari bai datxikona,
Bertzez gaizkirik ez diona.

Nor dauke, Jauna, zure baitan,
Zu zauden mendi saindu hartan ?
Bertzen kaltetan ez doana,
Auzoen trufan ez dagona,
Tzarrentzat sorik ez duena,
Handi baitauka fededuna.

Nor dauke, Jauna, zure baitan,
Zu zauden mendi saindu hartan ?
Hitz eman eta hitzekoa,
Diru xurgatzen ez baitoa.
Jauntzen ez dena, joz gaixoa,
Sekulako xut, holakoa

Nor dauke, Jauna, zure baitan,
Zu zauden mendi saindu hartan ?

18 C. Jainko Legea. 15. igandea

Zuk, Jainko Jauna, erran hitzak
bai izpiritu eta bizi!
Jainko Legea on ona da,
bihotz gogoen pizgarria.
Jaunaren hitza ezin alda,
jende lañoen zuhurtzia.

Zuk, Jainko Jauna, erran hitzak
bai izpiritu eta bizi!
Haren manuak beti zuzen,
bihotzarentzat bozkario.
Garbiki dute joanarazten,
soari argi baitzaizkio.

Zuk, Jainko Jauna, erran hitzak
bai izpiritu eta bizi!
Jainko-beldurra zoin garbia,
menderen mende garbi doa.
Jaunak errana, zoin egia,
gezur-izpirik gabekoa.

Zuk, Jainko Jauna, erran hitzak
bai izpiritu eta bizi!
Urrea ez da hain dirdira,
den garbiena balitz ere.
Eztiak eztu gozo hura:
Jaunaren hitzek nun zer pare?

Zuk, Jainko Jauna, erran hitzak
bai izpiritu eta bizi!

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Tonu bat beherago: