Elizaren Ama (E) HE

Elizaren Ama,
Erakuts zure haurrer
girixtino lana.
 
1 –
Zuk galdatuak emaiten ditu Jesusek :
Nola ez egin zuri dei gure bihotzek.
Elizaren Ama,
Erakuts zure haurrer
girixtino lana
2 –
Zutaz zioten : « Holako ama dohatsu «
Fede kartsuaz gure modela zira zu.
Elizaren Ama,
Erakuts zure haurrer
girixtino lana
3 –
Orroitzen gira burraso, lagun, etxekoz :
Heien geriza egon zaitela betikoz.
Elizaren Ama,
Erakuts zure haurrer
girixtino lana
4 –
Zonbaitek saila heldua dute burura :
Hil maiteak zuk gida ditzazu zerura.
Elizaren Ama,
Erakuts zure haurrer
girixtino lana