Zure  lekuko

Zure  lekuko gaitu Elizak gu igortzen munduari.
Izan ditela gure urratsak, Kristo, zure mezulari.

1 –
Hemen dugu orok egin Jaunaren artaldea.
Denek behar dute jakin zoin den paregabea
Zeruko artzainarekin gure alapidea.
Zure  lekuko gaitu Elizak gu igortzen munduari.
Izan ditela gure urratsak, Kristo, zure mezulari.
6 –
Jainkoaren haurrek dugu familia egiten.
Munduak erran behar du : zer bihotz ona duten !
Beraz oro esku-esku elgarrekin ar gaiten.

2 –
Ez du nahi Artzain onak bakar bat ere galdu.
Gertatzen bada etsaiak duela bat urrundu,
Behar du bere anaiak berriz biltzen lagundu.
Zure  lekuko gaitu Elizak gu igortzen munduari.
Izan ditela gure urratsak, Kristo, zure mezulari.
3 –
Bere biziaz apeza Kristo agertuz doa.
Kristauak halaber beza bertzer eman Jainkoa,
Gutan baitago Eliza argitzeko mundua.
Zure  lekuko gaitu Elizak gu igortzen munduari.
Izan ditela gure urratsak, Kristo, zure mezulari.
4 –
Bataiatua den bati manu hau da emana :
Obraz egin dezan beti Jainko-hitzak diona,
Orotan dadien aurki eginez Jainko-lana.
Zure  lekuko gaitu Elizak gu igortzen munduari.
Izan ditela gure urratsak, Kristo, zure mezulari.
5 –
Mariak aingeruari « Jaunaren neskatoa «.
Ordutik eman zen Hari bihotz eta gogoa :
Jainkoaren zerbitzari, horra girixtinoa.