Guretzat duzu, Jauna

Guretzat duzu, Jauna, eskaintzen odola,
Batetara gaitzala Zuk nahi bezala. (2)
1 –
“ Bai elgar maita, Nik hiltzeraino
Zuek maitatu bezala.
Nik gurutzean, Nik aldarean
Ixuri dutan odola,
Bihotz barnetan, erresumetan,
Denak bat bilduz doala ! (2)
Guretzat duzu, Jauna, eskaintzen odola,
Batetara gaitzala Zuk nahi bezala. (2)
2 –
“ Uzten dautzuet nere bakea,
emaiten nere bakea :
Bete dezala mahain sainduan
Guzien bihotz barnea,
Izan dadin bat, munduz mundu bat
Zerurako artaldea. (2)
Guretzat duzu, Jauna, eskaintzen odola,
Batetara gaitzala Zuk nahi bezala. (2)
3 –
“ Bere bizia bere daukanak
Sekulakotz du galduko,
Bizi guziaz emana dena
Betiere da biziko :
Zuen buruer guziek doi bat
Bertzen maitez egin uko. (2)
Guretzat duzu, Jauna, eskaintzen odola,
Batetara gaitzala Zuk nahi bezala. (2)
4 –
“ Ni mahats-ondo, zuek aihenak,
Denek bat dugu gorputza.
Nere graziak, nere biziak
Guziak barnez gabiltza.
Mundu guzia batetaratuz
Zabal dadila Eliza. (2)
Guretzat duzu, Jauna, eskaintzen odola,
Batetara gaitzala Zuk nahi bezala. (2)