Bozkaria zeru-lurrak

Azkainen grabatu kopla:

Bozkaria zeru-lurrak besta dugu besta, egun!
Dohatsuen eguna da: hilek berek alaitasun!
Jaunak saindu egin gaitu: zerukoak gure lagun!
6
Deituak garen / saindutasuna / hura aitaren etxea.
Hitz bat da entzun / gogo duguna / “Zato! Sar adixkidea!”

-_-_-_–_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_

Organo sintetikoan, tonu bat beherago:

Bozkaria zeru-lurrak besta dugu besta, egun!
Dohatsuen eguna da: hilek berek alaitasun!
Jaunak saindu egin gaitu: zerukoak gure lagun!
1
Oste bat gaitza / ziren Jaunaren / seinaleaz seinalduak,
ardiengatik / hil bildotsaren / odolean salbatuak.
Bozkaria zeru-lurrak besta dugu besta, egun!
Dohatsuen eguna da: hilek berek alaitasun!
Jaunak saindu egin gaitu: zerukoak gure lagun!
2
Sainduena den / bozkarioa / nundik eta nolako den?
Lege hau xoilik / da urrezkoa: bihotz garbiz berma gaiten!
Bozkaria zeru-lurrak besta dugu besta, egun!
Dohatsuen eguna da: hilek berek alaitasun!
Jaunak saindu egin gaitu: zerukoak gure lagun!
3
Saindutasuna / ez da egiten / nunbaiteko mirakuluz,
heiek, lur hauxe / zuten moldatzen / ttipiekin erdizkatuz.
Bozkaria zeru-lurrak besta dugu besta, egun!
Dohatsuen eguna da: hilek berek alaitasun!
Jaunak saindu egin gaitu: zerukoak gure lagun!
4
Bizitza hau ez da / ez peza bakar / ez gai beraz apaindua;
lorez desbardin / elgarren elgar / hemen has parabisua!
Bozkaria zeru-lurrak besta dugu besta, egun!
Dohatsuen eguna da: hilek berek alaitasun!
Jaunak saindu egin gaitu: zerukoak gure lagun!
5
Zeru ta lurrak / ditu guziak / kreatzaile batek egin,
bainan ez gaitu / alfer utziak / langile galdezka baitzen jin.
Bozkaria zeru-lurrak besta dugu besta, egun!
Dohatsuen eguna da: hilek berek alaitasun!
Jaunak saindu egin gaitu: zerukoak gure lagun!
6
Deituak garen / saindutasuna / hura aitaren etxea.
Hitz bat da entzun / gogo duguna / “Zato! Sar adixkidea!”
Bozkaria zeru-lurrak besta dugu besta, egun!
Dohatsuen eguna da: hilek berek alaitasun!
Jaunak saindu egin gaitu: zerukoak gure lagun!
7
Sari koronak / hartu nahiko / baititugu guhauk ere:
tronuan dugu / adoratuko / Jaunen Jauna, betiere.
Bozkaria zeru-lurrak besta dugu besta, egun!
Dohatsuen eguna da: hilek berek alaitasun!
Jaunak saindu egin gaitu: zerukoak gure lagun!

Hitzak: Emile Larre (2005)
Doinua: J. Larrieu (2005)