Adora dezagun (08) HE

Orriako beila 2019. Lapurdi irratia

Adora dezagun menderen mendetan

Jesus Jainko Jauna sakramendu huntan.

Jesus amodioz bihotza gaindian

zein miragarri zen azken afarian.

Guretzat zelarik hiltzerat abian,

gerokotz ere zen gurekin nahian.

Adora dezagun menderen mendetan

Jesus Jainko Jauna sakramendu huntan.

Apostolueri erraiten diote :

« Ni gaur saldua naiz, bihar hilen naute.

Aitaren ganako denbora zait bete :

Huna orai zonbat zaituztedan maite. »

Adora dezagun menderen mendetan

Jesus Jainko Jauna sakramendu huntan.

Ogia harturik, mintzo da Jainkoa :

« Hau da ene Gorputz gurutzerakoa. »

Gero kanbiatuz orobat arnoa :

« Hau da ene Odol ixuri gogoa. »