1958 urtean, Jean Rodhain apezpikuak katoliko talde batzuekin « iguzki kilometroak » asmatu zituen, elkartasunezko ekintza bat haurrentzat eta haurrekin pentsatua. Pentsatu zuen haurrak asmatzaile, XXIgarren mendeko aktore, munduari idekiak izanen direla. Iguzki kilometroak eman zion ekintzari izena, haur pobreak ere oporretara iguzkirat joan daitezen.
Huna zer izan zen kanpainaren mezua 1958urtean :
(Jean Rodhain apezpikua, “laguntza katolikoaren sortzailea)
“2000 urtean Pariseko apezpiku izanen dena 1945an sortua da. Orain 12 urte ditu. 2000 urteko ministro eta arduradun izanen direnak, aurten 10 edo 14 urte dituzten haurrak dira : orain josteta, irriz eta lanean ikusten ditugun haurrek 2000 urtean 55 urte ukanen dituzte.
Haur horiei galdegiten badiet partekatzea xokolatea auzoarekin, elkartasuna auzoekin ikasten dute, eta hori premiatsua da.
Baina, ikusten ez dituzten haurren zailtasunak ikasten badituzte, eraikia ikusiko ez duten proiektu batentzat laguntza galdegiten badiet, orduan bai, mundu osorat zabaltzen den elkartasuna ikasten dute. Manatuko duten mundua sozial mailan gaurdanik ikusten ikasten dute… Eta gu, orduan, beste mundurat joanak izanen gira.
gaurko haurretarik jinen dira 2000 munduko aberastasunen banaketak, indarrak eta goseak
1958an, Frantzia guztian zehar ibili zen karabana bat, Bruselatik (han baitzen erakusteka unibertsala), Lurderaino (Ama Birjinaren agertzeen 100 urteak ospatzen baitziren).
Aldi guzietan, asko hiritan, biltzar eta bestak izan ziren