Zuzentasuna eta bakea_84. salmoa

Zuzentasuna eta bakea sekulako

besarka dire juntatuko.

Emazteek:

Huna zerutik Jaun zerukoa guri mintzo :

Bake dugula, bake dio.

Gizonek:

Jainkoarenak, bihotz garbiek bozkario,

Zinez itzultzen bazaizkio.

Zuzentasuna eta bakea sekulako

besarka dire juntatuko.

Jainkozalentzat salbamendua zoin hurbil den,

Haren ospea gutaratzen.

Amodioak eta Egiak, nola lehen,

Dute mundua bat eginen.

Zuzentasuna eta bakea sekulako

besarka dire juntatuko.

Zuzentasuna eta bakea sekulako

besarka dire juntatuko.

Egia zaio gure lurrari aterako,

Zuzentasuna zerutik so.

Zuzentasuna eta bakea sekulako

besarka dire juntatuko.