Ogi zerukoa.

Aita Janvier Owona Tang-ek hartua 2018ko Orriako beilan

 

 

1

Ogi zerukoa,

gizonen ogia.

Hor da hor Jainkoa,

apalduz jautsia.

Hau misterioa :

Nausien Nausia

Gu ezdeusen janaria.

2

Besta saindu huni

Gaiten bozik junta :

Denen sustagarri,

Elgarrekin kanta.

Gaiten bihotz berri,

Jauna jautsi baita

Dugun gorets eta maita.

3

Ogi Kristotua,

Fede hazkurria,

Jainkora mundua

Piztuz goi-argia.

Haiza bekatua,

Denak bozkaria

Izan denen iguzkia.

4

Ogi Kristotua,

Bihotzen indarra,

Zeruko zerua,

Zorion bakarra,

Bakera mundua,

Jendeak batera

Denak beude zuri beira.

Hitzak Iratzeder

Doinu herrikoia, 16. mendekoa.

Melodia tonu bat beherago: