Zure bideak erakuts Jauna! 24 B

Eitbek Senperen 2021:

Zure bideak erakuts, Jauna, otoi, neri,
Emazu ere xendren berri !

Zure bideak erakuts, Jauna, otoi, neri :
Emazu ere xendren berri.
Zure egia igor zadazu aitzindari,
Dena bainago beti zuri.

Zure bideak erakuts, Jauna, otoi, neri,
Emazu ere xendren berri !

Zer amodio duzun guretzat, orroit, Jauna,
Zer sekulako bihotz ona.
Ez gogoan har nere gazteko bekatuak,
Nere gaitz ezin ukatuak.
Neurri gabeko bihotz onean har nezazu,
Osoki ona baitzare zu.

Zure bideak erakuts, Jauna, otoi, neri,
Emazu ere xendren berri !

Ona da ona eta zuzena Jainko Jauna :
Harek zuzentzen makur dena,
Apalak ditu zuzen zuzenik joanarazten,
Beren bidean ibil diten.

Zure bideak erakuts, Jauna, otoi, neri,
Emazu ere xendren berri !