
Moisen legeak manatu garbiketaren egiteko egunak bete zitzaizkiotenean, Jesus Jerusalemerat ereman zuten Jaunari eskaintzeko,
Jaunaren legean idatzia baita: Lehen-seme guziak Jaunari eskainiko zaizkio.

Jaunaren legeak erran oparia ere egin zuten: ttorttoila (tturttula) pare bat edo bi uso ttipi

Bazen Jerusalemen Simeon izeneko gizon bat, gizon zuzen eta jainkozalea, Israel salbatuko zuenaren beha zagona

. Izpiritu Saindua berekin zuen eta aditzera emana zion ez zela hilen Jaunak igorri Mesias ikusi gabe.

Izpirituak eraginik, tenplurat etorri zen; eta legeak manatzen zuenaren betetzeko, aitamek Jesus haurra ekarri zutelarik, besoetan hartu zuen eta Jainkoa eskertu, erranez:

«Orai, Jauna, zure zerbitzaria joaitera utz dezakezu, hitzeman duzun bezala, bakean;

Neure begiez ikusi baitut zure salbamendua herri guzien aitzinean zuk prestatua: nazioneen argitzeko argia eta zure herri Israelen aintza».

Simeonek benedikatu zituen eta haurraren ama Mariari erran zion:

«Haur hau israeldar ainitzen erorbide edo altxabide izaiteko ezarria da;

eztabada sortuko duen seinalea da, ainitzen asmo gordeak ager ditzan.

Aitamak harriturik zauden haurraz erraiten zenaz.