Jainkoak Gabriel aingerua Nazaret deitu Galileako herri baterat igorri zuen,
birjina batenganat;
hau ezkontzaz emana zen Daviden ondokoetako Josep deitu gizon bati; eta birjinaren izena Maria.
Harenganat sarturik, aingeruak erran zion: « Bozkaria zaite, Jainkoak atsegin zaituena! Jauna zurekin da! »
Hori entzutearekin, durduzatu zen Maria eta agur hori zer zitekeen ari zen bere baitan.
Aingeruak erran zion:–Ez beldur izan, Maria! Jainkoak atsegin zaitu. Hara, haur-beharretan gertatuko zira, semea ukanen duzu eta Jesus emanen diozu izena.
Handia izanen da, Goi-goikoaren seme deituko dute, eta bere aita Daviden tronua emanen dio Jainko Jaunak. Israel herriko errege izanen da betiko, eta haren erregetzak ez du azkenik ukanen.
Mariak aingeruari erran zion:
–Bainan nola gerta daiteke hori, ez bainaiz gizon batekin bizi?
Aingeruak ihardetsi:
–Izpiritu Saindua zureganat etorriko da,
Goi-goikoaren indarrak estaliko zaitu hodeiak bezala ;
horrengatik, sortuko den haurra saindu izanen da, Jainkoaren seme deitua.
Eta huna nun Elisabet zure ahaidea ere seme baten beharretan den bere xaharrean,
eta agorra omen zena seigarren hilabetean da; ezin eginik ez baita Jainkoarentzat.
Mariak erran zuen:
–Huna Jaunaren neskatoa. Gerta bekit zuk erran bezala.
Eta aingeruak utzi zuen.