Zeru kalitza dut hartuko, Jaun izenari kantuz ari.
Zer dut Jaunari bihurtuko
Hainbertze baîtaut eman neri ?
Zeru kalitza dut hartuko
Jaun izenari kantuz ari.
Zeru kalitza dut hartuko, Jaun izenari kantuz ari.
Jainkoarentzat gauza gaitza
Sere sainduen heriotza.
Zuri naiz, Jauna, dena Zuri,
Ez dut orai nik deus lokarri.
Zeru kalitza dut hartuko, Jaun izenari kantuz ari.
Nik zor eskerrak sarri Zuri,
Jaun izenari kantuz ari.
Nik zer eskerrak Jainkoari !
Jaunaren haurrak bil kantari.
Hau da eguna Jaunarena : Gaur piztu baita Jesus Jauna.
Jaunari kanta, ona baita :
» Amodioa betiko baitu betikoa ».
Izraeldarrek, gora kanta :
« Amodioa betikoa du betikoa « .
Hau da eguna Jaunarena : Gaur piztu baita Jesus Jauna.
Jainko-eskua, esku gaitza :
Jainko-eskuak, esku azkarrak, zer laguntza !
Joan zait hiltzeko oren beltza :
Biziko naiz bai, Jaunak eginez nadin mintza.
Hau da eguna Jaunarena : Gaur piztu baita Jesus Jauna.
Egilek utzi harri hori
Bilakatu da denak datxizkan ezkin-harri.
Jainko Jaunak du hau egina,
Gure begien gure bihotzen miragarri.
Hau da eguna Jaunarena : Gaur piztu baita Jesus Jauna.
Zure eskutan nago dena, Salbatzen nauzu, Jainko Jauna !
Neretzat izan beso zabal,
Jauna, betikotz ez nadin gal.
Zure eskutan nago dena,
Salbatzen nauzu, Jainko Jauna.
Zure eskutan nago dena, Salbatzen nauzu, Jainko Jauna !
Etsai ditudan guzieri
Bilakatu naiz trufagarri.
Auzoko jendek nitaz irri,
Adixkideek ni lazgarri.
Zure eskutan nago dena, Salbatzen nauzu, Jainko Jauna !
Ahantzia naiz hil iduri :
Puxka tzarretan naiz erori.
Bilduak zaizkit elgarrekin,
Ni nolaz garbi nahiz jakin.
Zure eskutan nago dena, Salbatzen nauzu, Jainko Jauna !
Jaunari dena nagokio :
Jaunari diat; » Nik zu Jainko « .
Banaukazu-ta zuk eskuko :
Etsaietarik ken betiko.
Zure eskutan nago dena, Salbatzen nauzu, Jainko Jauna !
Begitarte on egin, Jauna,
Zure zurea bainaiz dena.
Altxa burua, pitz kantari,
Bazaudeztenak Jainkoari.
Zure eskutan nago dena, Salbatzen nauzu, Jainko Jauna !
Nere Jainkoa, nun zaude nun ? Nitaz urrikal, otoi entzun.
Ikus orduko, guziek neri trufa, irri,
Ezpain muturrez eta buruaz keinuz ari :
« Jaunari zagon, libra dezala : bego Hari.
Ken dezala ken, maite duenez hor ageri. »
Nere Jainkoa, nun zaude nun ? Nitaz urrikal, otoi entzun.
Zakur salbaiak ni nola irets badabilzka,
Gaizki egile osteak dauzkat inguruka.
Esku zangotan egin dautate zilo neri :
Hezurrak ditut guziak oro nik ageri.
Nere Jainkoa, nun zaude nun ? Nitaz urrikal, otoi entzun.
Jauntzi zatiak hartu dauzkitet beren sari,
Egina dute soin gainekoaz » ea nori ? ».
Nitarik otoi, ez egon, Jauna, beti urrun :
Nere laguntza zatozkit laster nere lagun.
Nere Jainkoa, nun zaude nun ? Nitaz urrikal, otoi entzun.
Zure izena aipatuko dut anaieri,
Bil-egunean emanez dener zure berri.
Jainkozaleek, eskerrak eman Jainkoari ;
Izraeldarrak, beldurrez, maitez, has kantari.
Nere Jainkoa, nun zaude nun ? Nitaz urrikal, otoi entzun.
Huna bai Jauna, hemen nauzu, ni : zure errana dut egin nahi.
Beha nindagon, Jauna beha :
Eta ukurtuz entzun daut entzun intzirea.
Kantu berri daut ahoratu,
Jainko Jaunaren alderateko esker-kantu.
Huna bai Jauna, hemen nauzu, ni : zure errana dut egin nahi.
Ez duzu nahi eskaintzarik ;
Bainan banauzu bi beharriak zabaldurik.
Eskaintzak oro deus dauzkatzu.
Nik zuri beraz: Huna heldu naiz, hemen nauzu.
Huna bai Jauna, hemen nauzu, ni : zure errana dut egin nahi.
Nitaz diozu liburuan,
Ibil nadien egun guziez zuk nahian.
Zure legea dut gozoa,
Zure legea dut bihotz barne barnekoa.
Huna bai Jauna, hemen nauzu, ni : zure errana dut egin nahi.
Zoin zaren zuzen diot, Jauna,
Goraki diot biltzar handian, dakizuna
Zure grazien oihulari,
Aipatu diot zure egia biltzarrari
Huna bai Jauna, hemen nauzu, ni : zure errana dut egin nahi.
Jauna, zu gure begiralea, Eman gaur ere zure bakea!
Bihur Jaunari, Jainko semeek, zor eskerrak,
Bihur bai ospe, bai indarrak
Bihur Jaunari Harek eginen ospe gaitza,
Kantuz, ahuspez, hari mintza.
Jauna, zu gure begiralea, Eman gaur ere zure bakea!
Jainko mintzoak itsas uretan zer indarra,
Jainko mintzoa zein ederra.
Jainko mintzoak bihurdikatzen haitz-buruak,
Oihanak uzten bipilduak.
Jauna, zu gure begiralea, Eman gaur ere zure bakea!
Jainkoa mintzo ihurtzurien karrasketan,
Dagon tokian denek: ospe!
Jaun zagon Jauna uholdearen egunetan,
Jauna dago Jaun betiere!
Jauna, zu gure begiralea, Eman gaur ere zure bakea!
Zure etxean dugu, Jauna, Egun guzian zoriona!
Dohatsu bai zu Jaunaren beldur bazaudena,
Haren bidetan zabiltzana!
Zure eskuen lanetik duzu jan edana,
Eskutan duzu zoriona!
Zure etxean dugu, Jauna, Egun guzian zoriona!
Zure andrea mahats-ondo bat bezain jori,
Etxe xokoa bozten ari.
Zure semeak oliba-ondo gotor batzu,
Mahainean so dagozkitzu.
Zure etxean dugu, Jauna, Egun guzian zoriona!
Hara nolako zorionean dabilana
Jaunaren beldur den gizona.
Jainkoa lagun, bizi zareno izan urus,
Jerusaleme azkar ikus.
Lur guziak du ikusia Salbamenduko iguzkia.
Kanta Jaunari kantu berri,
Harek eginak oro baitire miragarri.
Salbatzaile da jeiki Jauna :
Ikusi dute zoin ona dugun, zoin zuzena.
Lur guziak du ikusia Salbamenduko iguzkia.
Izraelentzat zer laguna !
Erakutsi du bere betiko bihotz ona.
Lur guziak du ikusia
Gure Jaunaren salbamenduko iguzkia.
Lur guziak du ikusia Salbamenduko iguzkia.
Kanta Jaunari lur guzia :
Pitz eta kanta, bai bozkaria, bai loria.
Egin Jaunari soinu, kantu :
Jo xirribika, jo salmo-ttunttun eta xistu.
Salbatzaile bat zaiku sortu : Hura da Kristo, jaunen Jauna !
Kanta Jaunari kantu berri,
Kanta guziek herriz-herri.
Kanta Jaunaren izenari,
Mundu guzia jauz kantari.
Salbatzaile bat zaiku sortu : Hura da Kristo, jaunen Jauna !
Aipa noiz nahi munduari
Zoin den orotan salbagarri.
Hura goraipa herriz herri,
Eman lurrez lur Haren berri.
Salbatzaile bat zaiku sortu : Hura da Kristo, jaunen Jauna !
Zeru lurrak, pitz, egin kantu,
Itsas uhainek orro-soinu.
Zelaiek, eman bozik fruitu.
Oihan zuhaitzek, egin oihu.
Salbatzaile bat zaiku sortu : Hura da Kristo, jaunen Jauna !
Bai egin oihu, soinu, kantu :
Heldu baitzaiku Jauna, heldu.
Dena behar du Hak zuzendu,
Dena zuzendu munduz mundu.
Salbatzaile bat zaiku sortu : Hura da Kristo, jaunen Jauna !