Archives de catégorie : Helduak

103. A. Mendekoste

colombe esprit saint

Jainkoa, zure Izpiritua igor guri,
Mundu guzia dadin berri.

Eskerrak eman, nere arima, Jainkoari :
Handi zare zu handi, Jainkoa, izigarri.
Zoin diren nasai zure egintzak, Jainko Jauna,
Zuk egin hoitaz lurra betea dago dena.

Jainkoa, zure Izpiritua igor guri,
Mundu guzia dadin berri.

Begitartea Zuk gordetzean denen lotsa !
Zuk hatsa kenduz heien gorputza zer errautsa.
Berpizten dire zuk igortzean zure hatsa
Eta betbetan berrituko da mundu hitsa.

Jainkoa, zure Izpiritua igor guri,
Mundu guzia dadin berri.

Jainko Jaunari betiereko laudorio,
Moldatu hoitan duela beti bozkario.
Nik diotana izan bekio laketgarri :
Jainkoa baitan duket nik beti boz-iturri.

Jainkoa, zure Izpiritua igor guri,
Mundu guzia dadin berri.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Musika lagun kantatzeko (Tonu bat et’erdi beherago)

 

Mendekoste 103. Salmoa L.a. 140 / S.a. 31 Editions

 

26. A. Jauna dut argi. Bazko 7

Elkartasuna

Bai sekulako, zutan, Jauna,
dut gozatuko zoriona.
Jauna dut argi, Jauna geriza, ni nork izi?
Jauna dut lagun, nork behar nau ni dardarazi?
Hau dut Jaunari bakar bakarra, hau galdea:
Haren etxean bizi naizeno egoitea.
Haren gozoen gozoaz nadin beti goza
Begiz ikusiz Jainkoarena den egoitza.

Bai sekulako, zutan, Jauna,
dut gozatuko zoriona.
Entzun, Jainkoa, otoizka dagon nere boza!
Urrikal zaite, ihardets neri: otoi, mintza!
Bihotza deika, beha ta beha banabila,
Zure zeruko begitartea gaupez bila.

Bai sekulako, zutan, Jauna,
dut gozatuko zoriona.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Musika lagun kantatzeko (Tonu bat et’erdi beherago):

26.salmoa izan zen Frantxua Garaten azken otoitza

 

diocese64.org (Eskerrak !) Ikus ehorzketa eguneko predikua

129. salmoa

Partitura

Jauna bihotzez da betea,
zoin maite duen salbatzea.

Leize hautarik zuri oihuz,
Entzun nezazu, entzun, Jauna !
Dena beharri nitaratuz,
Entzun nik egin dei auhena !

Jauna bihotzez da betea,
zoin maite duen salbatzea.

Gaizkiez orroit bazaude zu,
Zuri so, Jauna, nor dagoke ?
Denen barkatzen maite duzu :
Beldur bezenbat badut bake.

Jauna bihotzez da betea,
zoin maite duen salbatzea.

Jaunaren beha dut bihotza,
Egia daukat haren hitza.
Nik segurago Jauna goza,
Gau zainek baino goiz-argia.

Jauna bihotzez da betea,
zoin maite duen salbatzea.

Jauna bihotzez da betea :
Zoin maite duen salbatzea.
Hak du Izrael salbatuko :
Hoben guziak joanen daizko.

22. salmoa

Garizumako 4. Igandea A 22. Salmoa L.a. 10 / S.a. 2

Partitura

Jauna dut artzain, ez naiz egonen beharrean.

Jauna dut artzain: ez naiz egonen beharrean,
Zer gainetarat nerabilan.
Ur bazterreko pausa lekurat banerama,
Pitz dakitan, hor pitz arima.

Jauna dut artzain, ez naiz egonen beharrean.

Haren ondotik bide zuzenez ni banoa:
Haren izena zoin gozoa.
Ilunbez ala gaitz-erreketan joanik ere,
Nik ez beldurrik, hor baitzare.

Jauna dut artzain, ez naiz egonen beharrean.

Zure begia, zure makila hor direno,
Badut nik bake, badut gozo.
Zuhauk dautazu ezartzen neri mahain xuri,
Etsai guzien harrigarri.

Jauna dut artzain, ez naiz egonen beharrean.

Ixurtzen duzu nere bururat usain ezti,
Basoan badut gaindiz gaindi.
Nik zoriona eta grazia ditut lagun,
Nere bizian gau ta egun.

Melodia bakarrik

Ez egin nigar

Ez egin nigar  (negar) maite zaituztet. Jainkoak deitu nau. Hari buruz gan (joan) aitzin uzten dautzuet (dizuet) mezu hau. Nire lagun guzieri (guztiei), hurbilekoeri, galdetzen dautzuet (dizuet) otoi ez negar egitea. Xuka begiak, biziak segitzen du.

Urus nintzen zuen artean, bainan egun deitua naiz; banoa.

Lur huntako bizian, estimatu zaituztet eta ororen buru maitatu. Behar bada zuek maitatu nauzue gehienik. Barka hola izan bada.

Beti zuen ondoan izanen naiz. Atxik irriño bat ezpainetan, triste izan naiteke bertzela (bestela).

Lagun guzieri, ezagun eta auzokoeri, eskerrak zueri, hemen baitzaizte (baitzarete) egun ene partiadako.

Bururatzeko ez adiorik, baina ikus arte, Jainkoak bere haurrentzat egin duen mundu berri hortan (horretan).

Maddi Valencia Jorajuria

ZERUAN NINTZEN…

 

«Zeruan nintzen

eta ez nakien…»

Hiltzean omen

hori dut erranen.

Zeruan nintzen

eta ez nakien.

 

Nerekin zoan

Jauna lur bidetan:

Hargatik neukan

fede bihotzean.

Zeruan nintzen

eta ez nakien.

 

Eskerrak eman

orok nerekilan:

Jainkoa baitan

jada nindabilan:

Zeruan nintzen

eta ez nakien.

 

Ikusten nuen

Jauna begietan,

Ikasten zoin den

ona bere baitan.

Zeruan nintzen

eta ez nakien.

 

Lur huntan nuen

Jauna nitan bizi,

Usu naiz hemen

 

Hartaz ere hazi.

Zeruan nintzen

eta ez nakien.

 

* * *

 

Jainkoa baita

oroz barneago,

Orai hil-eta

zuen baitan nago.

Zerua hor zen

Eta ez nakien.

 

Xabier Iratzeder (1958-1974)

 

Fededunen otoitz…

1. Jaun beha amultsuki … zure zerbitzaria.

Zure ondoan har ezazu bere familiarekin, maitatu dituen guztiekin.

Jauna otoitzen zaitugu.

 

2.  Jauna sobera goiz berexten gare maitatu dugun …..en ganik.

Bagenuen oraino zer egin elgarrekin.

Hala ere eskertzen zaitugu, gu tartean bizi izanik, zabaldu baitu bere goxotasuna eta bihotz handia.

 

3.  “Ni naiz artzain ona!” Ene ardiek ezagutzen naute diozu Jauna.

Negua sartzearekin

Artzainak badu zer egin,

Bai eta ere atsegin.

Ate ondoan, ikustean

Ardi bat bi bildotsekin

Zoin uros zinen …… !

Eta egun? Nork jakin?

 

4. Gure bihotzean ditugu egun etxean gelditu diren

Gure otoitzak heieri juntatuz helaraz ditzagun Jaunari.

 

5. Jauna otoizten zaitugu …..(r)entzat. Badakizu zonbat maite genuen. Hemendik aitzina guretzat begiak etsi ditu .

Eta zure ondoan itxuraldatu da. Orain har ezazu zure ondoan betikoz.

 

6. Jauna otoizten zaitugu …..(r)entzat. Badakizu zonbat maite genuen. Hemendik aitzina guretzat begiak etsi ditu .

Eta zure ondoan itxuraldatu da. Orain har ezazu zure ondoan betikoz.

 

7. Jauna eskertzen zaitugu …… emanik gure artean. Hemen bilduak garen guzientzat elgarrekin lauda dezagun kristo hiletarik piztua.

 

8. Aita amultsua eman argi eta bake gure artetik joan den lagunari. Oroit zaitez ere gure etxeko hilez, mundu honetarik joan diren guziez.

 

9. Zure etxerako bidea hartuko dugularik eman Jauna, bakotxari (bakoitzari), gutizia, kuraia zeren hor atxemanen baitugu amodio edertasun eta bake.

 

10. Jauna nola gida gure barkua itsasoa tzarrean izanen delarik. Behar dugu maiz gudukan aritu.

Eskatua izan zaite bizian aintzinatzeko emaiten diguzun indarrarentzat.

 

11. Jauna zuk bakarrik berri dezakezu gure baitan konfiantza. “Banoa, berriz etorriko naizelarik nirekin hartuko zaituztet” diozu.

Herioak berexi (bereizi) gaitu ……..-ren ganik (gandik) baina ere, egun biltzen gaitu eliza huntan (honetan).

Esperantzaz betea gare sinesten baitugu argi bat bilakatu dela.

 

12. ………., zure ondoan bilduak gare eliza huntan. Zuretzat eta zurekin otoitz egiteko.

Emauseko dizipuluek bezala aurkitu duzu bidean Jesus Jauna, lagundu eta besoetan hartu zaituena. Ezin ikusizko harekin zaude gaur. Goxa zaite.

Zure familiarentzat, zure haur eta haursoentzat irriño bat uzten duzu; ama batek, amatxi batek egiten duen bezala,

besoak luzatzen diozkatzute (dizkiezu). Lagun zazu zure familia!

-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-

Maitasuna.

……………………….., Zure ohea kafi (habia) bat bilakatua zen zuretzat. Zure familiak maina handirekin artatzen zintuen. Eskerrak deneri.

Elkartasuna.

1.  Familiaren ondoan izan diren eri artatzaile guzientzat…

2. Galdetzen zaitugu Jauna, goi argi eta indar, bizian kezkatuak bizi diren guzientzat.

Esperantza.

1. Igurikatzen dugu mundu hobeago bat. Argi bide batzu hartzen ditugu gure eskuak zure eskueri juntatuz.

 

Maddi Valencia Jorajuria

Eginen dugu afari.

Sinesten dut, bai sinesten dut egun batez, zure egunean, O Jainko ona, aitzinatuko naizela zuri buruz, zorionezko negarretan bihotza urtua.

Egun batez, zure egunean, nire baitan irakurriko dituzu, nire borroka guztiak ongi egin nahiak, baina ere ene hutsegiteak libertatearen bidean, maitasunaren eginbideetan hots ene bekatua.

Zuri buruz etorriko naiz bizian egin ametsekin; aipatuko dizkizut esker onez, maitatu lagunak, familia, Herria, maitatu urrunekoak ere. Hots, eginen dugu biek afari, ni mintzo zuri, zu mintzo niri.

Ahapetik erranen didazu: “Maite zaitut, beti danik”.

…… -tik itzulia ………-k.

 

94. A. Zatozte, kanta Jainkoari. 23. igandea

G. Lertxundi: Editions Ezkila . Tous droits réservés.

Guziek egun bihotzez dugun Jauna entzun.

Zatozte, kanta Jainkoari,

Pizten gaituen Harrokari.

Joan gitzaiola soinuz ari,

Jaunari denak jauz kantari.

Zatozte, kanta Jainkoari,

Pizten gaituen Harrokari.

Guziek egun bihotzez dugun Jauna entzun.

Zatozte haren otoizteko,

Gauden ahuspez belauniko.

Jaunak eginak garelako,

Hura dugu bai denek Jainko.

Gu Jaunarena den jendea,

Eskuz dabilan artaldea.

Guziek egun bihotzez dugun Jauna entzun.

Egun agian, zuek egun,

Jainko Jaunaren deia entzun.

Ez bihotz gogor, otoi, izan,

Nola Meriban eta Mazan.

Aitek han gogor egin zuten,

Nik eginer hotz egon ziren.

Guziek egun bihotzez dugun Jauna entzun.

Iratzeder. Editions Ezkila . Tous droits réservés.

 

Norberak kantatzeko (Tonu bat ‘t’erdi  beherago):

 

32. salmoa

Editions Ezkila. Tous droits réservés.

Gure gainerat ager, Jauna,

zure betiko bihotz ona !

  edo

Gure bihotza baita dena

zuri osoki, Jainko Jauna!

Jaunaren hitza beti zuzen,

Haren egintzek oneratzen.

Zuzen legeak ditu maite,

Haren bihotzak lurra bete.

Gure gainerat ager, Jauna,

zure betiko bihotz ona !

Huna bai Jauna dena begi,

Hari daudenen zain egoki.

Heriotzetik ditzan jalgi,

Eta nasaiki eman ogi.

Gure gainerat ager, Jauna,

zure betiko bihotz ona !

Jainko Jaunaren beha gaude :

Hura guk lagun, adixkide.

Gure gainerat ager, Jauna,

Zure betiko bihotz ona !

Gure bihotza baita dena

zuri osoki, Jainko Jauna!

Ikasteko: 3 tonu erdi beherago.