Archives de catégorie : Salmoak

24 C. Zure bideak erakuts

Zu ganat daukat nere arima, Jainko Jauna !
Zure bideak erakuts, Jauna, otoi, neri,
Emazu ere xendren berri.
Zure egia igor zadazu aitzindari,
Dena bainago beti zuri.

Zu ganat daukat nere arima, Jainko Jauna !
Ona da ona eta zuzena Jainko Jauna:
Harek xuxentzen makur dena.
Apalak ditu zuzen zuzenik joanarazten,
Beren bidean ibil diten.

Zu ganat daukat nere arima, Jainko Jauna !
Haren bidean egia eta amodio,
Hari josiak bagitzaio.
Hari daudenak ditu Jainkoak adiskide,
Agertzen da maiz heien alde.

Zu ganat daukat nere arima, Jainko Jauna !

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Tonu bat et ‘erdi beherago:

145 B. Dohatsu Jaunak lagundua

Tonu bat beherago:

Nahi nitzaio Jainkoari
Bizi naizeno kantuz ari.
Dohatsu Jaunak lagundua,
Jaunak bidean argitua ;
Egin baititu zeru lurrak
Bai itsasoa eta denak.

Nahi nitzaio Jainkoari
Bizi naizeno kantuz ari.
Jaunak betiko baitu zaintzen,
Bertzek joentzat hura zuzen.
Gosetueri harek ogi,
Gakotueri harek argi.

Nahi nitzaio Jainkoari
Bizi naizeno kantuz ari.
Itsutueri Jaunak begi,
Lehertueri dio : Jeiki !
Jaunak laguntzen urrun joanak,
Hazten umezurtz, alargunak.

Nahi nitzaio Jainkoari
Bizi naizeno kantuz ari.
Jaunak zuzenak ditu maite ;
Gizon makurrek traban dute.
Jainkoa Jainko betiere :
Gure Jauna Jaun mendez mende.

Nahi nitzaio Jainkoari
Bizi naizeno kantuz ari.

Urteko 32. Igandea B 145. Salmoa
L.a. 95 / S.a. 8

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

15B. Jauna, zu zaitut ondorio (Bukatzekoa)

Zaude nere zain, Jainko Jauna,
Zuri bainago, zuri dena.
Jauna, zu zaitut ondorio
Eta biziko bozkario
Biziko urrats guzietan
Jauna dut beti aitzinean.

Zaude nere zain, Jainko Jauna,
Zuri bainago, zuri dena.
Bihotza dut nik lorietan,
Zer boza dutan nere baitan.
Gorputza ere zer bakean,
Pausatuko zait hil-hobian.

Zaude nere zain, Jainko Jauna,
Zuri bainago, zuri dena.
Bizirat nauzu lagunduko,
Gozo nasaiez han beteko.
Zure ondoan zuhauri so,
Zer zoriona sekulako !

Zaude nere zain, Jainko Jauna,
Zuri bainago, zuri dena.

33.igandea

92 (bukatzekoa=

Guzien Jainko da Jesu Kristo :
betiereko ospean dago.
Jainkoa Jainko : nausitasuna du soineko,
Indar osoa du gerriko.
Finkatua du mundu zabala bere peko,
Deusek ez baitu higituko.

Guzien Jainko da Jesu Kristo :
betiereko ospean dago.
Zauden alkia bai betidanik, bai betiko :
Betieretik zaude Jainko.
Zure nahia lur guzirako manamendu :
Sineste oso merezi du.
Zauden etxean menderen mende zuri kantu,
Zauden etxean denak saindu.

Guzien Jainko da Jesu Kristo :
betiereko ospean dago.

17. B. Maite zaitut nik

Maite zaitut nik: zu baitan, Jauna, dut indarra!

Maite zaitut nik: zu baitan, Jauna, dut indarra,

Zuri esker dut beti garaitzen gaitz-oldarra.

Zu zaitut, Jauna, itsas-harroka, ihes-lurra,

Nere geriza deusek ezin har, ezin urra.

Maite zaitut nik: zu baitan, Jauna, dut indarra!

Deika nago ni on baino hobe den Jaun horri,

Eta jausten zait etsaietarik salbagarri.

Eman daut harek osasun eta bozkario

Salbatu nau ni, baitu neretzat amodio.

Maite zaitut nik: zu baitan, Jauna, dut indarra!

Gora Jainkoa! Eskerrak zuri, oi, Harroka!

Salbatu bainau, hari guziak bil goreska!

Erregeari diozu beti, dei orduko,

Indar emaiten etsai guzien garaitzeko.

Maite zaitut nik: zu baitan, Jauna, dut indarra!

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

 

04_Jaunaren haurrek. 112

Orriako beila 2019. Lapurdi irratia

Jainko izena sainduena :

Hari bai ospe betiere.

Emazteek :

Jaunaren haurrek, aipa Jauna,

Aipa kartsuki Jaun izena.

Gizonek : 

Jaun izenari agur, ospe !

Bai orai eta betiere.

Emazteek :

Argi sortzetik gaueraino

Jaun izenari, laudorio !

Gizonek : 

Jendez gorago den jendea,

Zeruaz ere goragoa.

Emazteek :

Nor da munduan nola Jauna,

Zeru lurren Jaun so dagona.

Gizonek : 

Dohakabea du altxatzen

Errauts zokotik argiratzen.

Emazteek :

Jaun handietan ezar dezan,

Bere herriko handietan.

Gizonek : 

Haur gabeari pizten dio

Semen artean bozkario.

    9.

Emazteek :

Ospe aitari semeari

Bai izipiritu sainduari

Gizonek : 

Lehen bezala orai ere

Hala dadila betiere.

Jainko izena sainduena :

Hari bai ospe betiere.

Iratzeder

Tous droits réservés Edition Ezkila

 

23. B. Jainkoarenak.

Kantuz daudela zuri, Jauna,
Badabiltzanak zure bila.
Jainkoarenak mundua eta mundukoak,
Bai lurra eta lurrekoak.
Harek du lurra itsas gainean ezarria
Ibai artean hor jarria.

Kantuz daudela zuri, Jauna,
Badabiltzanak zure bila.
Nor iganen da Jainko Jaunaren mendiraino
Dagon tokian nor sartuko ?
Eskuak eta bihotza garbi dabilana,
Gezurretarat ez doana.

Kantuz daudela zuri, Jauna,
Badabiltzanak zure bila.
Eginen dio Jaun Zerukoak ongi hari ;
Emanen dio Jaunak sari.
Jainko Jaunaren begitartea noiz nun goza
Holakoak bai badabiltza.

Kantuz daudela zuri, Jauna,
Badabiltzanak zure bila.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

125. B. Preso zirenak

Handizki gaitu Jaunak lagundu :
hara non garen bozkariatzen.
Preso zirenak baititu Jaunak erakarri,
Gu ginen kasik ametsetan.
Ahoa zabal ginauden oro dena irri,
Kantu soinuak ezpainetan.

Handizki gaitu Jaunak lagundu :
hara non garen bozkariatzen.
Bertze jendeek egiten zuten so elgarri :
 » Ari da Jauna heien baitan. »
Handizki dauku Jaunak eskua eman guri :
Hara non garen lorietan.

Handizki gaitu Jaunak lagundu :
hara non garen bozkariatzen.
Eman zuk, Jauna, gure jendean indar berri :
Urek bezala mortuetan.
Nigar-hipetan joaten direnak ereilari,
Uzta bilari lorietan.

Handizki gaitu Jaunak lagundu :
hara non garen bozkariatzen.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

32. B. Jaunaren hitza

Gure gainerat ager, Jauna,
zure betiko bihotz ona !
Jaunaren hitza beti zuzen,
Haren egintzek oneratzen.
Zuzen legeak ditu maite,
Haren bihotzak lurra bete.

Gure gainerat ager, Jauna,
zure betiko bihotz ona !
Huna bai Jauna dena begi,
Hari daudenen zain egoki.
Heriotzetik ditzan jalgi,
Eta nasaiki eman ogi.

Gure gainerat ager, Jauna,
zure betiko bihotz ona !
Jainko Jaunaren beha gaude :
Hura guk lagun, adixkide.
Gure gainerat ager, Jauna,
Zure betiko bihotz ona !

Gure gainerat ager, Jauna,
zure betiko bihotz ona !

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

89. salmoa. B. Gure egunez

Guretzat izan amodio,
Dugun bizian bozkario.
Gure egunez erakuts guri zer diozun,
Gaiten gogotik zuhurtziarat hel, zu lagun.
Gu ganat itzul : noiz arte, Jauna, zaude urrun ?
Zure direnez urrikaldurik, otoi, entzun.

Guretzat izan amodio,
Dugun bizian bozkario.
Bihotz beteka goizetik ixur amodio,
Goiz arrats dugun bai kantu eta bozkario.
Jasan egun beltz bezenbat eman egun goxo,
Zorigaitz urte bezenbat orai bake oso.

Guretzat izan amodio,
Dugun bizian bozkario.
Zureen baitan ager dadila zuk egina,
Heien semetan zure osperik argiena.
Gure gainean bego Jaunaren bihotz ona :
Zuk lagun zazu gure eskuek egin lana.

Guretzat izan amodio,
Dugun bizian bozkario.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.