Zor bezala, zuri Jauna

Webgune hortarik hartua

1-
Zor bezala, zuri, Jauna, aintza eta indarra.
Zuk ditutzu moldatuak bai zerua, bai lurra.
Zure nahiz da mundua hoin izaitez ederra.
Jainkoaren Bildotsari aintza eta indarra.
2-
Nihork ez du Liburua zabaltzeko ahala.
Hara bai Zuk hartu eta zabalduko duzula
Hilik eman duzulakotz gizonentzat odola.
Jainkoaren Bildotsari aintza eta indarra.
3-
Herri, leinu, mintzai, jende gaitutzu gu bat egin,
Denetarik erreinu bat Jainkoari sor dadin.
Erregetu behar dugu lur guzian zurekin.
Jainkoaren Bildotsari aintza eta indarra.
4-
Hil izan den Bildotsari sekulako eskerrak.
Ontasunak, jauntasunak zaizko eman beharrak.
Hari agur, Hari ospe, bai zeruak, bai lurrak.
Jainkoaren Bildotsari aintza eta indarra.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.
Airea : Gabriel Lerchundi. M. Dhers M O.S.B.
Tout droit propriété de l’abbaye de Belloc