46. A. Egin, herriek. Salbatore.

Voie Lactée, Univers, Personne, Étoiles, À La RechercheZeru lurreko Jaun eta Jainko
Zaude zu, Kristo, betiereko.
Egin, herriek, esku zarta
Jaunari denek airos kanta.
Errege gaitza Jauna baita,
Hartaz bertzerik Jaunik ezta.

Zeru lurreko Jaun eta Jainko
Zaude zu, Kristo, betiereko.
Jainkoa doa zeruz zeru :
Jaunari denek adar-soinu.
Egin Jaunari soinu·kantu
Mundu zabala bere baitu.

Zeru lurreko Jaun eta Jainko
Zaude zu, Kristo, betiereko.
Errege baita munduz mundu,
Hari guziek soinu-kantu.
Herriak oro bere ditu,
Zeruetan du alki saindu.

Zeru lurreko Jaun eta Jainko
Zaude zu, Kristo, betiereko.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Tonu bat et’erdi beherago: