65. A. Kanta Jaunari. Bazko 6

Culte, Louange, Chanteur, Black, Afrique, AfricainKanta Jaunari, lur guzia
Kantaa Jaunaren izenari!
Kanta Jaunari, lur guzia,
Kanta Jaunaren izenari.
Bihur Jaunari zor loria:
Zoin zaren, Jauna, miresgarri.

Kantaa Jaunari, lur guzia
Kanta Jaunaren izenari!
Lurrean daude kantuz denak,
Hain zare, Jauna, goresgarri.
Zatozte beha, izan beldur:
Egintzak Jaunak gaitzak ditu.

Kantaa Jaunari, lur guzia
Kanta Jaunaren izenari!
Hak itsasoa egin du lur,
Hor denak oinez johan baititu.
Hari eskerrak, hari kantu:
Betiereko indarra du.

Kantaa Jaunari, lur guzia
Kanta Jaunaren izenari!
Jainkozaleak etor, entzun,
Nere arimak zer zor dion.
Esker kantuak Jainkoari:
Gogotik bainau ni entzuna.

Kantaa Jaunari, lur guzia
Kanta Jaunaren izenari!

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Tonu bat et’erdi beherago: