117. A. Jaunari kanta. Bazko.

Hau da eguna Jaunarena :
Gaur piztu baita Jesus Jauna.
Jaunari kanta, ona baita :
” Amodioa betiko baitu betikoa”.
Izraeldarrek, gora kanta :
“Amodioa betikoa du betikoa “.

Hau da eguna Jaunarena :
Gaur piztu baita Jesus Jauna.
Jainko-eskua, esku gaitza :
Jainko-eskuak, esku azkarrak, zer laguntza !
Joan zait hiltzeko oren beltza :
Biziko naiz bai, Jaunak eginez nadin mintza.

Hau da eguna Jaunarena :
Gaur piztu baita Jesus Jauna.
Egilek utzi harri hori
Bilakatu da denak datxizkan ezkin-harri.
Jainko Jaunak du hau egina,
Gure begien gure bihotzen miragarri.

Hau da eguna Jaunarena :
Gaur piztu baita Jesus Jauna.