30. A. Neretzat izan. Ortzirale S.

Zure eskutan nago dena,
Salbatzen nauzu, Jainko Jauna !
Neretzat izan beso zabal,
Jauna, betikotz ez nadin gal.
Zure eskutan nago dena,
Salbatzen nauzu, Jainko Jauna.

Zure eskutan nago dena,
Salbatzen nauzu, Jainko Jauna !
Etsai ditudan guzieri
Bilakatu naiz trufagarri.
Auzoko jendek nitaz irri,
Adixkideek ni lazgarri.

Zure eskutan nago dena,
Salbatzen nauzu, Jainko Jauna !
Ahantzia naiz hil iduri :
Puxka tzarretan naiz erori.
Bilduak zaizkit elgarrekin,
Ni nolaz garbi nahiz jakin.

Zure eskutan nago dena,
Salbatzen nauzu, Jainko Jauna !
Jaunari dena nagokio :
Jaunari diat;” Nik zu Jainko “.
Banaukazu-ta zuk eskuko :
Etsaietarik ken betiko.

Zure eskutan nago dena,
Salbatzen nauzu, Jainko Jauna !
Begitarte on egin, Jauna,
Zure zurea bainaiz dena.
Altxa burua, pitz kantari,
Bazaudeztenak Jainkoari.

Zure eskutan nago dena,
Salbatzen nauzu, Jainko Jauna !