Jainkoaren Ama

“Eliz kantu Organoa lagun” liburuaren moduan:

Azkaingo moduan:
       1-Kantatua boz sintetikoan:

       2-Melodia soilik:


Jainkoaren Ama, Ama guziz ona,

Zaitzagun maita, beti, beti. ( bis )
1 –
Gure goresmenak onets itzazu
Gaitz guzietarik, beira gaitzazu :
Jesusek beti zu entzuten baitzaitu
Beti, beti.
2 –
Zoin garbi zaren errepikatzen,
Lur guzia nehoiz ez da baratzen.
Gu ganik eskerrak dituzu segurak,
Beti, beti.
3 –
Guk gure Amatzat, hartzen zaitugu,
Zu maitatuz bizi nahi baitugu.
Azken hatseraino, kantatuko dugu,
Beti, beti.
 
4 –
Hemengo hersturak ikusten tutzu,
Guzien beharrak badakizkitzu.
Beraz zure haurrak hemen beira zkitzu,
Beti, beti.
5 –
Beti berdin ahul gaizki gabiltza,
Hoin maiz erdiratuz zure bihotza…
Gutaz izan zazu, oi urrikalmendu,
Beti, beti.
Eliz kantu Organoa lagun liburuaren moduan:

Azkaingo moduan: