Jainkoaz kanta, nola duen
dohakabea goraltxatzen.
Jaunaren haurrek, aipa Jauna,
Aipa kartsuki Jaun izena.
Jaun izenari agur aspe,
Bai orai eta betiere.
Jainkoaz kanta, nola duen
dohakabea goraltxatzen.
Nor da munduan nola Jauna
Zeru gainetan Jaun dagona?
Zeru lurretan den xumena
Harek ikusten, hain da ona.
Jainkoaz kanta, nola duen
dohakabea goraltxatzen.
Dohakabea du altxatzen,
Errauts zokotik argiratzen,
Jaun handietan ezar dezan,
Bere herrika handietan.
Jainkoaz kanta, nola duen
dohakabea goraltxatzen.
Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.
Tonu bat beherago: