Kantuz ari zait / Magnificat_06

Orria 2019. Lapurdi irratia:

1-

Kantuz ari zait nere arima Jainkoari

haren goresle kantuz ari.

2-

Haren loriaz bozkariotan dut gogoa :

Salbatzaile dut nik Jainkoa.

3-

Naizen neskato apal hau baitu hautatua,

Mendeek neri : “ Dohatsua ” !

4-

Zoin handi nitan Jainko Jaun guziz indartsua !

Haren izena zoin saindua !

5-

Urrikalmenduz betea dago mendez-mende,

Sineste duten jenden alde.

6-

Bere besoan duen indarraz Harek ditu,

bihotz hantuak barreiatu.

7-

Beren alkitik handi-mandiak kendu ditu,

apalak aldiz goraltxatu.

8-

Gose zaudenak nasaiki ditu gozarazi,

aseak aldiz hutisk utzi.

9-

Behatu dio Izrael bere jendeari,

lehen bezala urrikari.

10-

Erran baitzuen gintuela gu lagunduko

Abrahamtarrak sekulako.

11-

Ospe Aitari, gizon egin den Semeari

bai Izpiritu Sainduari.

12-

Lehen bezala Heieri ospe orai ere !

hala dadila betiere !