Gure geriza zaude zu, Jauna, mendez mende.
Hilkor gizonak sar diten berriz errautsean,
Zuk erran duzu: » Gizonak, berriz errauts izan. »
Mila bat urte zure begien aitzinean,
Atzoko egun ala gauaren idurian.
Gure geriza zaude zu, Jauna, mendez mende.
Hartzen dituzu eta hek amets baten pare,
Nola belarra hek sortu eta hil baitire.
Argi hastean handitzen eta dena lore,
Gauerakoan histen, ihartzen, ez deus ere.
Gure geriza zaude zu, Jauna, mendez mende.
Gure egunez erakuts guri zer diozun,
Gaiten gogotik zuhurtziarat hel, zu lagun.
Gu ganat itzul; noiz arte, Jauna, zaude urrun?
Zure direnez urrikaldurik, otoi, entzun!
Gure geriza zaude zu, Jauna, mendez mende.
Bihotz beteka goizetik ixur amodio,
Goiz-arrats dugun bai kantu eta bozkario.
Gure gainean bego Jaunaren bihotz ona:
Zuk lagun zazu gure eskuek egin lana.
Gure geriza zaude zu, Jauna, mendez mende.
Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.