24B. Zure bideak erakuts.

Bideak, Jauna, denak ditutzu egia eta urrikalmendu.

Zure bideak erakuts, Jauna, otoi, neri:

Emazu ere xendren berri.

Zure egia igor zadazu aintzindari,

Dena bainago beti zuri.

Bideak, Jauna, denak ditutzu egia eta urrikalmendu.

Zer amodio duzun guretzat orroit, Jauna,

Zer sekulako bihotz ona.

Ez gogoan har nere gazteko bekatuak,

Nere gaitz ezin ukatuak.

Bideak, Jauna, denak ditutzu egia eta urrikalmendu.

Ona da ona eta zuzena Jainko Jauna :

Harek xuxentzen makur dena.

Apalak ditu zuzen zuzenik joanarazten,

Beren bidean ibil diten.

Bideak, Jauna, denak ditutzu egia eta urrikalmendu.