39. salmoa

Hitzak: X Diharce/Iratzeder O.S.B.

Airea : Gabriel Lerchundi O.S.B.

Dretxo guziak: Bellokeko abadiaren jabegoan.

Partitura

-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_

Norberak kantatzeko, tonu bat beheragoa:

Huna bai Jauna,

hemen nauzu, ni:

Zure errana dut egin nahi.

Beha nindagon, Jauna beha :

Eta ukurtuz entzun daut entzun intziria.

Kantu berri daut ahoratu,

Jainko Jaunaren alderateko esker-kantu.

Huna bai Jauna,

hemen nauzu, ni:

Zure errana dut egin nahi.

Ez duzu nahi eskaintzarik ;

Bainan banauzu bi beharriak zabaldurik.

Eskaintzak oro deus dauzkatzu.

Nik zuri beraz: Huna heldu naiz, hemen nauzu.

Huna bai Jauna,

hemen nauzu, ni:

Zure errana dut egin nahi.

Nitaz diozu liburuan,

Ibil nadien egun guziez zuk nahian.

Zure legea dut gozoa,

Zure legea dut bihotz barne barnekoa.

Huna bai Jauna,

hemen nauzu, ni:

Zure errana dut egin nahi.

Zoin zaren zuzen diot, Jauna,

Goraki diot biltzar handian, dakizuna

Ez dut nik gorde bihotzean :

Zure egia, zure laguntza ditut erran.

Huna bai Jauna,

hemen nauzu, ni:

Zure errana dut egin nahi.