Salbatzaile bat zaigu sortu :
Hura da Kristo, jaunen Jauna !
Kanta Jaunari kantu berri,
Kanta guziek herriz-herri.
Kanta Jaunaren izenari,
Mundu guzia jauz kantari.
Salbatzaile bat zaigu sortu :
Hura da Kristo, jaunen Jauna !
Aipa noiz nahi munduari
Zoin den orotan salbagarri.
Hura goraipa herriz herri,
Eman lurrez lur Haren berri.
Salbatzaile bat zaigu sortu :
Hura da Kristo, jaunen Jauna !
Zeru lurrak, pitz, egin kantu,
Itsas uhainek orro-soinu.
Zelaiek, eman bozik fruitu.
Oihan zuhaitzek, egin oihu.
Salbatzaile bat zaigu sortu :
Hura da Kristo, jaunen Jauna !
Bai egin oihu, soinu, kantu :
Heldu baitzaigu Jauna, heldu.
Dena behar du Hark zuzendu,
Dena zuzendu munduz mundu.
Salbatzaile bat zaigu sortu :
Hura da Kristo, jaunen Jauna !
Hitzak: Iratzeder. Doinua: G. Lertxundi
Eguberri gaua 95. Salmoa
L.a. 130 / S.a. 33