Maite zaitut nik: zu baitan, Jauna, dut indarra!
Maite zaitut nik: zu baitan, Jauna, dut indarra,
Zuri esker dut beti garaitzen gaitz-oldarra.
Zu zaitut, Jauna, itsas-harroka, ihes-lurra,
Nere geriza deusek ezin har, ezin urra.
Maite zaitut nik: zu baitan, Jauna, dut indarra!
Hura dut lagun, aterbe, murru, izkin-harri
Eta etsaien kontrako indar izigarri.
Deika nago ni on baino hobe den Jaun horri,
Eta jausten zait etsaietarik salbagarri.
Maite zaitut nik: zu baitan, Jauna, dut indarra!
Eman daut harek osasun eta bozkario
Salbatu nau ni, baitu neretzat amodio.
Gora Jainkoa! Eskerrak zuri, oi, Harroka!
Salbatu bainau, hari guziak bil goreska!
Maite zaitut nik: zu baitan, Jauna, dut indarra!
Erregeari diozu beti, dei orduko,
Indar emaiten etsai guzien garaitzeko.
Zure Kristori ona bai ona baizitzaio,
Dabidi eta haren semeri sekulako.
Maite zaitut nik: zu baitan, Jauna, dut indarra!
Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.
Airea : Gabriel Lerchundi O.S.B.
Tout droit propriété de l’abbaye de Belloc
Norberak kantatzeko (Tonu bat et’erdi beherago):