Euskal Herriko saindu ixilak
Gorarik aipa ditzagun,
Aipa zeruan ditugun hilak…
Harat hel gaiten, hek lagun
Harat hel gaiten, hek lagun.
1 –
Osteka zeruratu
herritar sainduak
izan ditela egun
denez aipatuak…
zerurat hel-araziz
zorion-kantuak.
Euskal Herriko saindu ixilak
Gorarik aipa ditzagun,
Aipa zeruan ditugun hilak…
Harat hel gaiten, hek lagun
Harat hel gaiten, hek lagun.
2 –
Ama ezti maiteak,
orroit zuen haurrez :
zerurako bidean
laguntza beharrez…
zueri oihuz daude
zerurat nigarrez.
Euskal Herriko saindu ixilak
Gorarik aipa ditzagun,
Aipa zeruan ditugun hilak…
Harat hel gaiten, hek lagun
Harat hel gaiten, hek lagun.
3 –
Aita zintzoak entzun
semeen galdea :
azkar dagola beti
herrian fedea…
zuen gana dadien
Euskaldun jendea.
Euskal Herriko saindu ixilak
Gorarik aipa ditzagun,
Aipa zeruan ditugun hilak…
Harat hel gaiten, hek lagun
Harat hel gaiten, hek lagun.
4 –
Anai-arrebak eta
lehengo lagunak,
ez ahantz mundu huntan
guduka daudenak…
Batera gaitzan noizbat
hango zorionak.
Euskal Herriko saindu ixilak
Gorarik aipa ditzagun,
Aipa zeruan ditugun hilak…
Harat hel gaiten, hek lagun
Harat hel gaiten, hek lagun.
5 –
Begira gain hartarik,
erretor sainduak,
nehoiz ez ditzan otoi,
zuek Kristotuak …
irakaspen maltzurrez
irets ifernuak.
Euskal Herriko saindu ixilak
Gorarik aipa ditzagun,
Aipa zeruan ditugun hilak…
Harat hel gaiten, hek lagun
Harat hel gaiten, hek lagun.
6 –
Denez gabetu seror,
misionest, fraideak,
beude zuek bezala
geroko gazteak…
Kristoren amodioz
eta suz beteak.
Euskal Herriko saindu ixilak
Gorarik aipa ditzagun,
Aipa zeruan ditugun hilak…
Harat hel gaiten, hek lagun
Harat hel gaiten, hek lagun.
7 –
Nihor ohartu gabe
saindutu guziak,
noiz ditu argituko,
zaudezten argiak…
atsegin eta diruz
itsutu begiak.
Euskal Herriko saindu ixilak
Gorarik aipa ditzagun,
Aipa zeruan ditugun hilak…
Harat hel gaiten, hek lagun
Harat hel gaiten, hek lagun.