Zu, Eliza, Kristok bildu jendea,
Zu, bataioz Kristoren artaldea,
Zu, denen etxea, Jaunaren Eliza,
Zuri Aintza !
Bat gabiltza, denen adixkide,
Bat bihotza, dena goiko fede :
Kristo argi eta Kristo bide, zeru alde.
Zu, Eliza, Kristok bildu jendea,
Zu, bataioz Kristoren artaldea,
Zu, denen etxea, Jaunaren Eliza,
Zuri Aintza !
Bat gabiltza, Kristo aintzindari,
Bat bihotza, elgarrekin ari :
Pitz dezagun Haren argi hori munduari.
Zu, Eliza, Kristok bildu jendea,
Zu, bataioz Kristoren artaldea,
Zu, denen etxea, Jaunaren Eliza,
Zuri Aintza !
Bat gabiltza, Kristo guk iduzki.
Bat bihotza, beldur gabe joaki.
Ai ! Munduak Jainkoa balaki nolaz aurki !
Zu, Eliza, Kristok bildu jendea,
Zu, bataioz Kristoren artaldea,
Zu, denen etxea, Jaunaren Eliza,
Zuri Aintza !
Grabaketa: Janvier Owona Tang.