118. Salmoa L.a. 27 / S.a. 12

Partitura

Norberak kantatzeko (Tonu bat beherago)

Jaun zerukoa, zoin dutan maite zure legea!

Hau dut bizia, hau dut guzia bai nik Jauna:
Egin nahi dut zuk errana.
Zure ahoko legeak hobe du balio
Urre, zilarrez milek baino.

Jaun zerukoa, zoin dutan maite zure legea!

Pizgailu bekit zure betiko bihotz ona,
Neri baituzu hitzemana.
Bizi nadien ixur nasaiki amodio,
Zure legea hain dut gozo.

Jaun zerukoa, zoin dutan maite zure legea!

Hargatik ditut manamenduak bihotzean:
Ez zait urrea deus aldean.
Hargatik hautuz zuk nahiari nagokio:
Gezur bidea dut hastio.

Jaun zerukoa, zoin dutan maite zure legea!

Eman ditutzu manamenduak miragarri:
Hargatik naiz ni hoitan ari.
Zuk erran hitza entzuleentzat zer argia:
Bihotz lañoen bidaria. (gidaria?)

Jaun zerukoa, zoin dutan maite zure legea!