03_Bai dohatsua (111. s)

Orriako beila 2019. Lapurdi Irratia:

 Jaun zerukoa maite duena, legean doa xuxen xuxena.

1.Bai dohatsua Jaunaren beldur den gizona,

Haren nahian goza gozatuz dabilana.

2- Semeak azkar izanen ditu mundu huntan ;

Zuzenen haurrak Jainko Jaunaren eskuetan.

3- Haren etxean bada ontasun, gozotasun,

Haren barneko argia deusek ezin ilun.

4- llunbetan du zuzenen argi dirdiratzen,

Hain baita ezti bihotz oneko eta zuzen.

5- Denentzat badu bai ele ona, bai laguntza,

Dauzkanak oro zuzenkienik badabiltza.

6- Ezta sekulan lerratu eta eroriko ;

Gizon zuzena aipatua da sekulako.

7- Ez berri beltzen beldurrik nehoiz pizten hari ;

Haren bihotza osoki dago Jainkoari.

8- Bihotza dauka bakean eta beldur gabe,

Bere etsaiak ahalgetuak ikus arte.

9- Behartsuentzat badu laguntza, badu argi ;

Kopeta gora agertuko da lorioski.

10-Gizon makurra ihartuko da herra minez ;

Gizon makurren lehia beltzak indarrik ez.

11-Ospe Aitari gizon egin den Semeari,

Elizan ari den Izpiritu Sainduari.

12-Lehen bezala Heieri ospe orai ere:

Hala dadila menderen mende betiere.