144. C. Eztia eta guziz ona da. Bazko 5.

Zure izena dut goretsiko mendez mende:
Zu zaitut Jainko, zu Errege.
Eztia eta guziz ona da gure Jauna,
Urrikaltsua eta bihotzik nasaiena.
Mundu guziko guzientzat da ona Jauna,
Egin dituen ororentzat du bihotz ona.

Zure izena dut goretsiko mendez mende:
Zu zaitut Jainko, zu Errege.
Zuhauk eginek Jauna goraipa zaitzatela,
Zure gizonek eskerrak zuri, zor bezala.
Zuk erresuman duzun ospea diotela,
Aipa ere bai zure besoan den ahala.

Zure izena dut goretsiko mendez mende:
Zu zaitut Jainko, zu Errege.
Jakin dezaten denek zu baitan den indarra,
Zure betiko erresuman den ospe hura.
Zuk erresuma, mendez mendeko erresuma,
Zure eskua noiz artekoa ezi

n asma.

Zure izena dut goretsiko mendez mende:
Zu zaitut Jainko, zu Errege.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Tonu bat et’erdi beherago