125 C Preso zirenak

 

Handizki gaitu Jaunak lagundu,

Hara nun garen bozkariatzen.

Preso zirenak baititu Jaunak erakarri,

Gu ginen kasik ametsetan.

Ahoa zabal ginauden oro dena irri,

Kantu soinuak ezpainetan.

Handizki gaitu Jaunak lagundu,

Hara nun garen bozkariatzen.

 

Bertze jendeek egiten zuten so elgarri :

“ Ari da Jauna heien baitan ”.

Handizki dauku Jaunak eskua eman guri :

Hara nun garen lorietan !

Handizki gaitu Jaunak lagundu,

Hara nun garen bozkariatzen.

 

Eman Zuk, Jauna, gure jendean indar berri

Urek bezala mortuetan.

Nigar-hipetan joaten direnak ereilari,

Uzta bilari lorietan.

Handizki gaitu Jaunak lagundu,

Hara nun garen bozkariatzen.

 

Haratekoan harat doatzi pleinuz ari,

Hazi-bihiak eskuetan.

Hunatekoan hunat datortzi kantuz ari,

Espal ederrak besoetan.

Handizki gaitu Jaunak lagundu,

Hara nun garen bozkariatzen.

Airea : Gabriel Lerchundi O.S.B.
Tout droit propriété de l’abbaye de Belloc

Tonu bat beherago: