Nere Jainkoa, nun zaude nun ?
Nitaz urrikal, otoi entzun.
Ikus orduko, guziek neri trufa, irri,
Ezpain muturrez eta buruaz keinuz ari;
» Jaunari zagon, libra dezala ; bego Hari.
Ken dezala ken, maite duenez hor ageri. »
Nere Jainkoa, nun zaude nun ?
Nitaz urrikal, otoi entzun.
Zakur salbaiak ni nola irets badabilzka,
Gaizki egile osteak dauzkat inguruka.
Esku zangotan egin dautate zilo neri;
Hezurrak ditut guziak oro nik ageri.
Nere Jainkoa, nun zaude nun ?
Nitaz urrikal, otoi entzun.
Jauntzi zatiak hartu dauzkitet beren sari,
Egina dute soin gainekoaz » ea nori ? ».
Nitarik otoi, ez egon, Jauna, beti urrun ;
Nere laguntza zatozkit laster nere lagun.
Nere Jainkoa, nun zaude nun ?
Nitaz urrikal, otoi entzun.
Zure izena aipatuko dut anaieri,
Bil-egunean emanez dener zure berri.
Jainkozaleek, eskerrak eman Jainkoari;
Izraeldarrak, beldurrez, maitez, has kantari.
Nere Jainkoa, nun zaude nun ?
Nitaz urrikal, otoi entzun.
Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.